Ereduzko Prestakuntza Ibilbidea

Itzuli>

Prestakuntza Espezializatua Osasun Mentaleko Erizaintzan

Osakidetza/EOS-eko osasun mentaleko erizaintzako irakaskuntza-unitateak (OMEIU) 1998tik du baimena osasun prestakuntza espezializatua emateko, eta ibilbide luzea du BAEE prestakuntza ematen. Horiek horrela, ongietorria ematen die osasun zientzietan prestakuntza espezializatua jasotzeko irakaskuntza-unitate hau aukeratu duten erizain profesionalei, eta eskertu egin nahi die irakaskuntza-unitate hau aukeratzean jarritako konfiantza.

 

Dokumentu honetan jasotzen da Osakidetza/EOSeko osasun mentaleko erizaintzako irakaskuntza-unitatean espezialisten graduondoko prestakuntzarako ereduzko prestakuntza-ibilbidea. Orientatzeko dokumentu bat da, eta hau prestatzeko, espezialitatearen Batzorde Nazionalak emandako gomendio orokorrak hartu dira oinarritzat. Dokumentuan protokolo forman azaltzen dira prestakuntza-aldiandauden espezialistek irakaskuntza-unitateak emandako espezializazioan zehar izango dituzten helburuak, edukiak eta egin beharko dituzten txandakatzeak. Ereduzko prestakuntzaibilbide hau egokitu egin behar da prestakuntza jasotzen duen erizain espezialista bakoitzaren urteko prestakuntza-ibilbidea prestatzeko, eta horretarako ardura prestakuntza-aldian dagoen espezialistak berak eta bere tutoreakizango dute nagusiki, betiere irakaskuntza-batzordeak emandako gomendioei jarraituz.

 

Ereduzko Prestakuntza Ibilbidea (PDF, 367 KB)

Azken eguneratzea: 2018/10/11