Osasun Mentaleko Erizaintza Espezialitatea

Itzuli>

 

Aurkezpena

Aurkezpena

Gasteizko Osakidetzako Osasun Mentaleko Erizaintza arloko irakaskuntza-unitatea 1998an, irakaskuntza-unitatetan lehenengo lauetako bat izan zen Osasun Mentaleko erizain adituen prestakuntza egiaztatzeko. Horregatik, Osasun Mentaleko erizain adituen prestakuntzan ibilbide handia egina du.

 

Osasun Mentaleko Erizaintzako irakaskuntza-unitatearen helburua prestakuntza sakona eta kalitatekoa ematea da, horiek horrela, prestakuntza burutzen duten egoiliarrak osasun mentaleko erizain adituak prestatzea du xede. Gaitasunak gaitasun: jokabide zientifiko arduratsua izatekoa, unean uneko zientziaren garapenarekiko baliabide kliniko eta teknologikoak erabiltzekoa, osasun mentaleko maila ezberdinetan (sustapena, prebentzioa, tratamendua eta errehabilitazioa) eta jardueraren eremu guzietan erizaintzako zainketaren bidezko arreta espezializatua ematekoa. Halatan, osasun mentaleko alterazioetan parte hartzen duten kanpoko eragileak kontuan hartzen direla bermatzen da.

 

Osakidetzako Osasun Mentaleko Erizaintzako irakaskuntza-unitatearen irakaskuntza-organoak:

  • Irakaskuntza organo kolegiatua. Irakaskuntza batzordea.
  • Pertsona bakarreko irakaskuntza organoak: Ikasketa burua. tutore nagusiak. laguntzarako tutoreak. Asistentzia unitateko burua. Unitateko gainbegiralea.

Harremanetarako:
Encarnación Betolaza López de Gámiz
Tel: 945 218 082
Posta elektronikoa: encarnacion_betolaza@ehu.es

Azken eguneratzea: 2013/03/20