Osasun Mentaleko Erizaintza Espezialitatea

Volver>

 

PRESTAKUNTZA PROGRAMAREN ANTOLAMENDUA

Organización del programa de formación




Osasun Mentaleko Erizaintza arloko Prestakuntza Programak 2 URTEKO IRAUPENA DU , eta maiatzaren 11ko SPI/1356/2011 Aginduaren eraginpean dago. Horren bidez , Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) argitara emandako 2011ko maiatzaren 24ko Osasun Mentaleko Erizaintza arloko prestakuntza programa onartu eta argitaratzen da.

 

Programak osasun kontzeptuaren aldaketa dakar, horren ondorioz, osasuna helburu bat izatetik garapen pertsonalaren parte izatera igarotzen da. Horiek horrela, pertsona osasuntsu /gaixo, familia eta komunitatearen gaineko atentzio ikuspegi berri bat sortzen da, osasunaren prebentzioa, sustapena eta errehabilitazioa ere barne hartzen dituena.




PRESTAKUNTZAREN METODOLOGIA

Tutorizatutako autoikaskuntza-metodoak:

      • Partaidetza aktiboa, esperientzien bidezko ikasketa
      • Tutorizatu eta programatutako jarduera profesionala; erizainak hausnartu, egokitu, jakintzak gauzatu eta trebetasunak eta jokabideak hobetu ahal izateko
      • Lanak prestatu eta aurkeztea
      • Tutorizatutako lan tailer eta mintegiak.
      • Kasu klinikoen eztabaida.

Egoiliarraren koadernoa tresna baliatuko da tutorizatutako autoikasketa eta jakintza eratzeko

Azken eguneratzea: 2018/09/18