Kalitatearen Kudeaketa

Itzuli>

 

Xedea, Ikuspegia, Balioak

Xedea, Ikuspegia, Balioak

 

Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako  2016-2020 Plan Estrategikoa, Vitoria-Gasteizko  EUEn egindako hausnarketa estrategikoaren  emaitza da. Bertan parte hartu dute Zentroko interes-taldeetako ordezkariek. Planean  Eskolak hurrengo urteetan izango dituen lerro nagusiak zehazten dira.

Misioaren inguruan egin den birformulazioa, 2020rako egin nahi diren lorpenak eta Erakundeko pertsonek planteatutako ikuspegira heltzeko izan beharreko erlazioak eta jarrerak jasotzen dira.

Ikastegian landuko diren ardatz estrategikoak aurkezten dira, baita ardatz estrategiko horiei loturiko helburuak, ekintzak eta adierazleak ere. Era berean, horiek harremana dute Eskolako prozesuen maparekin bat kudeatzen diren prozedurekin.

XEDEA

Vitoria-Gasteizko Erizaintza-Eskola Osakidetzaren mendeko goi-mailako heriketako zentro publikoa da, UPV/EHUri atxikia, eta eginkizun hau duena:

  • Erizaintzako profesional generalistak prestatzea, prestakuntza zientifikoa eta giza prestakuntza nahikoa dutenak artatzen dituzten pertsonen osasun-beharrei egokitutako atentzio sanitario tekniko eta profesionala emateko, uneko ezagutza zientifikoen garapen-egoeraren eta aplikagarriak diren arau legal eta deontologikoetan ezarritako kalitate- eta segurtasun-mailaren arabera.

IKUSPEGIA

Vitoria-Gasteizko EUEren helburua Irakaskuntza Zentro izatea da, honako hauen errekonozimenduarekin:

  • Enplegatzaileak, zehazki, profesional gogoetatsuak, arduratsuak eta autonomoak prestatzeagatik, lankidetzan aritzeko gaitasuna eta bizitzan zehar ikastearekiko konpromisoa dutenak, uneko eta etorkizuneko beharren zerbitzura proiektuak zuzentzeko gaitasunarekin.
  • Ikasleak, hezkuntzaren kalitatearengatik, irakaskuntza-metodologia berritzaileak erabiltzeagatik eta nazioartekotzen laguntzeagatik, Estatu mailan eta nazioartean eskaintzen diren elkartruke ugariengatik.
  • Pertsonak, horiek eratzen baitute Hezkuntza Komunitatea. Espazio horretan, ikasleek, irakaskuntzako eta ikerketako pertsonalak (IIP) eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak (AZP) gogobetetasuna aurkitzen dute haien jardueran, errespetua, komunikazioa, kide izatearen sentipena eta elkarrekiko lankidetza nagusitzen diren ingurunean.
  • Gizartea, ospe handiko Erizaintza Eskola izateagatik, gardena eta gizarte-ardura handikoa, kultura eta sinesmen anitzekiko konprometitua eta abegitsua, eta arazo globalekiko sentikorra.
  • Kolektibo profesionala, ikerketan, berrikuntzan, difusioan eta ezagutza-aplikazioan laguntzeagatik, Goi Mailako Hezkuntza Instituzio publikoa izaki, gizartearekin duen konpromisoari erantzunez.
  • Osakidetza, Osasun Saila eta UPV/EHU, gobernu onaren printzipioekin, kudeaketa-bikaintasunarekin eta etengabe hobetzeko jarrerarekin duten konpromisoarengatik.

BALIOAK

  • Errespetua
  • Ardura
  • Berrikuntza
  • Inplikazioa eta konpromisoa
  • Partaidetzazko lidergoa
  • Malgutasuna
  • Arreta pertsonalizatua
Azken eguneratzea: 2017/03/14