Hezkuntza Saila

IKAS-EKINEZKO ERREGIMENEKO LANBIDE-HEZIKETA DUALA

Lanbide Heziketaren bidez gazteen langabezia-tasa handiak arintzeko neurriak sustatzeko, eta gazteen lanbide-kualifikazioa eta espezializazioa bultzatzeko, ikastetxeko irakatsi eta ikasteko prozesua eta enpresan lan egitea eta ikastea uztartzearen bitartez.

Urte  hauetako  krisi  ekonomikoaren  testuinguruan,  Europar  Batasuneko  herrialdeak  hainbat  ekintza  gauzatzen  ari  dira,  ikas-ekinezko  erregimeneko  Lanbide  Heziketaren  bidez  gazteen  langabezia-tasa  handiak  arintzeko  neurriak  sustatzeko,  eta  gazteen  lanbide-kualifikazioa  eta espezializazioa  bultzatzeko,  ikastetxeko  irakatsi  eta  ikasteko  prozesua  eta  enpresan  lan  egitea  eta ikastea uztartzearen bitartez.

HELBURUAK

  • Programaren helburua da gazteei Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea, ikastetxearen eta enpresaren artean partekatuta garatzen den ikaskuntza-prozesuaren bidez.
  • Ikastetxeak eskatzen dituen gaitasunen osagarri izango diren beste batzuk garatzea (talde-lana, erantzukizuna...); enpresa baten eguneroko martxa zertan den ikustea; lanbide batean jarduteko eta enpresa baten behar zehatzei erantzuteko ezagutza, trebetasunak eta abileziak  lortzea (espezialitateak).
  • Lanbide-heziketako ikastetxean lortutako gaitasunen eta lan-munduan behar direnen arteko aldeak minimizatzea.
  • Gazteak lan-mundura hurbiltzeko eta sartzeko konponbideak bilatzen saiatzea.
  • Gazteak lan-munduan lehenago hastea, gazteen jarduera-tasa hobetuz, eta prestakuntzaren eta enpleguaren arteko lotura azaleratzen laguntzea.
  • Lan-merkatuan eskaintza eta eskaria hobeto uztar daitezen ahalbidetzea. Gazteei baliabide ekonomikoak eskuratzeko modua ematen die eta, aldi berean, kualifikazio profesionala eta lan-esperientzia egiaztatua lortzekoa.
  • Ikastetxearen eta enpresen arteko hurbilketa ahalbidetzea, eta hartara, edukiak eta pedagogia metodoak berritu daitezen bultzatzea.

PRESTAKUNTZA, IKASTETXEAN ETA ENPRESAN

Lanbide Heziketa Dualaren programak Euskal Autonomia Erkidegoan enpresako eta ikastetxeko irakasteko eta ikasteko prozesuak konbinatu, betiere prestakuntzarako eta ikasketarako kontratua garatu eta bitariko Lanbide Heziketaren oinarriak ezartzen dituen azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretuan hezkuntza-sistemaren eremuari dagokionez ezartzen diren aurreikuspenak betetzearren.

Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa duala ikastetxeen eta enpresen baterako parte-hartzearen bidez garatuko da, eta enpresek ikastetxeen eskura jar ditzakete lanbide-modulu edo prestakuntza-modulu zehatz batzuk erabat edo partzialki emateko guneak, instalazioak edo adituak.

Ikastetxean, dagokion araudian ezarritako espezialitate edo titulazioetako irakasleek emango dituzte prestakuntza-jarduerak. Enpresak guneak, instalazioak eta langile adituak jarri ahal izango ditu bertan emango den prestakuntzarako.

Ikasleek enpresan egingo duten lanak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, produkzio-emaitza lortzeaz gainera, enpresan egindako lan horiek ikaskuntza bideratu behar dute, eta, azken finean, tituluari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta beste gaitasun pertsonal eta sozial batzuk eskuratzea bideratu behar dute.

Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuan oinarritutako programa batean parte hartzen duten ikasleak Lantokiko Prestakuntza modulua egitetik salbuetsita geratuko dira, erabat edo partzialki. Erabat salbuetsita geratzeko, kontratu-aldia urtebetekoa izan beharko da gutxienez. Proiektuari dagokion modulua, halakorik balego, enpresako lanaren testuinguruan garatu ahal izango da.

PROGRAMAREN MODALITATEAK

Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala egiteko, ikaslearen eta enpresaren artean bi motako harremana egon daiteke:
       • Ikastetxea eta enpresa txandakatuta, lan-kontratu batekin.
       • Ikastetxea eta enpresa txandakatuta, konpentsazio-erregimenean ikasleei prestakuntza-programak egiteko bekak emanez.

Orokorrean, proiektuek kontuan hartuko dute heziketa-zikloaren lehenengo ikasturtea ikastetxean egitea, eta bigarren ikasturtea, berriz, ikastetxean eta enpresan egindako txandakako ikas-ekinezko prestakuntza izatea. Halaber, aurkeztu ahal izango dira txandakako aldiaren iraupen luzeagoa proposatzen duten proiektuak,  enpresa edo produkzio-sektore jakin batzuk eskatutako espezializazioarekin lotutako prestakuntza-alderdiak barnean hartu ahal izango dituztenak. Txandakako aldiaren urtebetetik gorako iraupena proposatzen duten proiektu horiek Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ezarritako eta baimendutako ereduen araberakoak izan beharko dute.

ARAUDI OROKORRA

  • LANGILEEN ESTATUTOA (11. Artikulua) Prestakuntza Kontratuak.
  • ERREGE DEKRETUA 1529/2012, azaroaren 8 koa, prestakuntza eta ikaskuntza kontratua garatu eta lanbide-heziketa dualeko oinarrizko alderdiak arautzen duena.
  • AGINDUA ESS/2518/2013, abenduaren 26 koa, prestakuntzarako kontratuaren alderdi hezigarriak arautzen duena, ERREGE DEKRETUA 1529/2012, Azaroaren 8 koa, prestakuntza eta ikaskuntza kontratua garatu eta lanbide-heziketa dualeko oinarrizko alderdiak arautzen duena garatuz?
  • LEGEA 43/2006, Abenduaren 29 koa, hazkunde eta enplegu hobekuntzarako. 6 garren artikulua. Alde batera uzteak. 1.- Programa honetan aurreikusten diren hobariak ez dira onartuko kasu hauetan 
  • AGINDUA, 2012ko urriaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuena; honen bidez, gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzen dira?
  • AGINDUA, 2014ko abenduaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen Agindu bateratua aldatzen duena
  • DEKRETUA, ekainaren 2koa, Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.

ESPECIALIZAZIO PROGRAMAK

URTEKO DEIALDIA

  • AGINDUA, 2023ko irailaren 23koa (leiho berri batean irekitzen da), Hezkuntzako sailburuarena, 2023-2024 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duena.

Azken aldaketako data: