Hazkuntza Jakinduriaz

Hazkuntza Jakinduriaz

Ezaugarriak

Hazkuntza jakinduriaz on-line programak oinarrizko gaitasunak irakasten dizkie gurasoei eta seme-alabei familia-erlazioa hobetzeko eta portaeraren maneiuaren bidez gatazkak gutxitzeko. Programak haurraren egokitzapena hobetzea eta gazteen delinkuentzia eta drogen kontsumoa gutxitzea ditu helburutzat. Halaber, arazoen ebazpena hobetzea, familia-eskola komunikazioa, eskola-hutsegiteen prebentzioa, kalifikazioak eta portaera hobetzea bilatzen du.

Haurren adina

6-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.

Programaren deskribapena

Programan CD-ROM interaktibo bat erabiltzen da familietan sarrien izaten diren arazoak erakusteko. Programak hazkuntza-gaietan hezten ditu familiak, erakustaldien erabilera efektibo bat eginez, eta galdeketak, errepikaketak, entseguak, errekonozimendua eta erantzun egokien eta desegokien atzeraelikaduraren bitartez. Adibidez, arazo bakoitza ebazteko aitak edo amak zuzena dena aukeratu behar du aukera batzuen artean. Erantzun egokia zein den esatean, aitari edo amari aukeratutakoak zein arazo izan ditzakeen jakinarazten zaio.

Ebazpen zuzena aukeratzen badute, aitei edo amei egoera horretan erabiltzen diren trebetasun zehatzez hitz egiten zaie, ebazpena eraginkorra izan dadin. Amaieran, erantzunaren ondoren berrikuspen-galderak datoz, bestalde, ikasitako trebetasunak indartzen dituztenak.

Bideoak hainbat gaitasun biltzen ditu: komunikazio-gaitasunak, arazoen ebazpenerako gaitasunak, nola hitz egin errespetuz, hezkuntza asertiboa, errefortzua, zereginak egitea, kalte egiten dieten haurrekin dauden haurrak gainbegiratzea, berregituratu diren familien eta guraso bakarreko familien arazoak. Programa erabiltzen duten aitek eta amek erreferentzia-liburu bat jasotzen dute, non arazo guztiak azaltzen diren eta ebazpenak zerrendatzen diren.

Saioak

1-3 saio, 2 eta 2,5 ordu bitarteko iraupenekoak.

Materialen deskribapena

CD-ROMa eta inprimatutako materialak. Ordenagailua eta Interneteko sarbidea beharrezkoak dira.

Emaitzak

Familien emaitzak:

  • Hobekuntza arazoak ebazteko orduan.
  • Igurikapenen egokitzapen argia.
  • Hazkuntza egokirako ezagutza eta trebetasunen erabilera handiagoa.
  • Haurrenganako eta bikotekidearenganako biolentzia murriztea.
  • Hezkuntza auto-efikazia eta hazkuntza gogobetetasuna handitzea.
  • Programa bukatu zutenen gurasoen tasa ehuneko 83 eta 95 bitartekoa izan zen.

Haurren emaitzak:
Programan parte hartu zuten gurasoen haurrengan klinikoki esanguratsua den hobekuntza ikusi zen.

Harremanetan jartzeko

Donald A. Gordon, PhD.
Family Works, Inc.
1005 E. State St., Ste. G Athens Ohio 45701–3751
United State of America
Posta elektronikoa: familyworks@familyworksinc.com
Telefonoa: +1 866 234 9473
Faxa: +1 541 482 2829
Web orria: www.familyworksinc.com y www.parentingwisely.com

Azken eguneratzea: 2015/11/27