Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkestaren metodologia-fitxa - EEI


SARRERA

Hutsik dagoen etxebizitzaren arlo honek tradizionalki informazio-gabezia handia izan du, eta aldi berean horren inguruan askotan eztabaida eta espekulazio handiak sortu dira, hutsik dauden etxebizitzen stockaren dimentsioari, ezaugarriei, esku-hartze publikoaren aukerei eta abarri buruz.

Horregatik, garai hartako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak 1993an erabaki zuen gure Erkidegoan hutsik dauden etxebizitzen arazoa aztertzea, eta urte horretan bertan EAEko hutsik dauden etxebizitzei buruzko azterketa egin zuen lehen aldiz; azterketaren emaitzak hurrengo urtean eguneratu ziren.

Eragiketa horrek Sail horren eta beste hainbat ente publikoren inguruan sortu zuen interesa eta lortutako emaitzetatik eratorritako arrakasta kontuan izanik, Sailak berriro barne hartu zuen 1997-2000ko Euskal Estatistika Planean bi urtean behingo eragiketa gisa, eta 1997ko Urteko Estatistika Planarekin jarri zen abian.

Etxebizitzaren erabilerari buruzko estatistika-eragiketaren bi urtean behingo izaerari eusten zaio indarreko Euskal Estatistika Planean eragiketa horri buruz egiten den definizio operatiboan. Estatistika-eragiketa honek "Etxebizitza hutsen Estatistika" izena izan zuen 2015. urte arte

Eragiketa honek, beraz, lehendik aipatu den helburua du: EAEn ez-ohiko etxebizitzen stocka kuantifikatzea eta ezaugarritzea.

Itzuli

IDENTIFIKAZIOA

Eraginketaren izendapena: Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkesta (EEI)
 Eragiketa-kodea:  122416 (Euskal Estatistika-Plana)
 Erakunde arduraduna:   Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
Maiztasuna:   Bi urtean behin
 Eragiketa-mota:  Laginketa bidezko inkesta
 Metodologia datuen jatorriaren arabera:  Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galde-sorta berariazkoen bidez

Itzuli

HELBURUAK

Eragiketa honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan ez-ohiko etxebizitzen fenomenoaren garrantzia ezagutzea, okupatu gabe dauden etxebizitzen kopurua kalkulatuz eta horien egoerari eta ezaugarriei buruzko informazioa eskainiz; hau da, helburu bikoitza proposatzen da: EAEn ez-ohiko etxebizitzen stocka kuantifikatzea eta ezaugarritzea.

Zehazki, honako informazio honi buruzko emaitzak lortu nahi dira:

  • Eraikitako guneen kopurua kalkulatzea eta honako era honetan sailkatzea:

Jendea bizi den etxebizitzak, jenderik gabeko etxebizitzak, bigarren bizitegia, hutsik, lokalak, bizitegi-erabilerarako ez diren etxebizitzak, edo beste batzuk
 

  • Ez-ohiko etxebizitzen egoera merkatuarekiko: eskaintzan (salmentan edo alokairuan) edo merkatutik kanpo.
  • Ez-ohiko etxebizitzen lege-erregimena: etxebizitza sozialak, babes ofizialekoak edo libreak.
  • Ez-ohiko etxebizitzen ezaugarri fisikoak:
     Antzinatasuna
     Azalera erabilgarria
     Gelen kopurua
     Instalazioak eta energia
  • Etxebizitzaren jabea (partikularra, sustatzailea, finantza-erakundea, enpresa, administrazioa, eta abar).

Itzuli

ERAGIKETAREN ESPARRUA

Populazio-eremua: Erkidegoan dauden familia-etxebizitzak.

Geografia-eremua: eragiketaren esparruak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen du, bai zentsu-sekzio hiritarrak, bai landatarrak. 2007ra arte estatistikako eragiketa hau zentsu-sekzio hiritarretara mugatzen zen. Kuantifikazioa egiteko, lurralde historikoa, eremu funtzionalak eta udalerrien neurriko estratifikazio bat moldatu da, erkidegoko hiru hiriburuak eta 10.000 biztanletik gorako udalerriak bereiziz.

Denbora-eremua: Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkestaren denborazko erreferentzia bi urtean behingoa izango da, hala datuak adierazteko nola datu horiek biltzeko. 

Itzuli

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Kontzeptuak eta definizioak

 Itzuli

GALDE-SORTAK

 Itzuli

LAGINAREN DISEINUA

Lagin hau Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak egiten duen eskaera baten emaitza da. Erreferentzia-unibertsoak Euskal Autonomia Erkidegoko zentsu-sekzio guztiak hartzen ditu, landa-eremukoak eta hiri-eremukoak bereizita . % 10etik beherako biztanleria sakabanatua dutenak hiritartzat hartzen dira, eta ehuneko hori gainditzen dutenak, berriz, landatartzat.

Atariak eta hutsuneak hautatzeko, daukagun azken Etxebizitzen Direktorioa eta urte horretako Biztanleria Erregistroaren eguneraketa erabili dira. Guztira, 1.714 sekzio dira; horietatik, 1.492 hiritarrak eta 222 landatarrak.

Estatistika-eragiketa hauek egiteko hautatutako laginak barne hartzen ditu EAE osoko 749 sekzio ; horietatik, 650 zentsu-sekzio hiritarrak eta 99 landatarrak. Aurreko informazioari jarraituz, Lurralde historiko bakoitzeko sekzio horiek 4 eremutan sailkatuta daude pertsona erroldaturik gabeko etxebizitzen proportzioaren arabera; eremu horiek honako hauek dira:

  • 1. eremua:< % 15
  • 2. eremua: % 15-30
  • 3. eremua: % 31-45
  • 4. eremua: > % 45

Lurraldearen antolaketarako eremu funtzional bakoitzeko etxebizitzen guztizkoaren esleipen proportzionala egin da, aurreko informazioaren eta eremu funtzional bakoitzean esku hartzen duen EAEko zentsu-sekzioen tipologiaren arabera, aurreko paragrafoan adierazitako eremu bakoitzean sekzioak sailkatu eta gero.

Tipologia horiek daukagun azken Biztanleria eta Etxebizitzari buruzko Erroldako datuei buruzkoak dira, eta EAEren deskribapen globala egiten dute.

Itzuli

ZABALKUNDEA

Argitalpena:

EAEko Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkestaren taula estatistikoak

EAEko Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkestaren emaitzen txostenak

Datu-babesa:

Etxebizitza-erabilerari buruzko estatistika-eragiketak (id: 1607)

Maiztasuna:

Bi urtean behin

Datu zabaltzeko bestelakoak:

 Eskaera bidez:

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Kontaktua: Estatistika Organoa

 

Itzuli

Azken aldaketako data: