Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Ikus-entzunezko kontsumoa

Azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

5. txosten honetan gazteen artean nagusitzen den ikus-entzunezko kontsumoari buruzko datuak biltzen dira. Inkestatu diren gazteen ezaugarri soziodemografikoak zeintzuk diren plazaratzeaz gain, haiek azkenengoz ikusitako programari buruzko hainbat galderen erantzunak daude bertan. Programa ikusten hasitako ordua, erabilitako lekua, hautatutako TB katea edo euskarria eta hizkuntza dira datuetako batzuk. Ikus-entzunezkoetan aurkitzen den publizitateari buruz ere itaundu zaie besteak beste.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

Ikus-entzunezko kontsumoa

Tag-ak