2020-2021eko aldirako Herri-Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko dirulaguntzak.

[ikerketa_sustatzea_2020]

Deskribapena


Xedea

Helburua bi dirulaguntza ematea da, Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerlanak egitearren. Dirulaguntza horiek ikerketa taldeei zuzenduta daude eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak kudeatuko ditu. Aurkez daitezkeen azterketek eta ikerlanek aipatutako gaiak jorra ditzakete hainbat ikerkuntza ikuspuntutik, eta EAEko instituzio eta administrazio publikoen jardun publikoaren arloarekin lotura izan beharko dute.

Aurrekontuko zuzkidura

40.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Ikerketa sustatzeko bi dirulaguntzatarako deialdia egiten da; dirulaguntzak ikerketa taldeei zuzenduta daude. Horietako bakoitzak hogei mila (20.000) euroko ordainsaria izango du.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak bi ordainketetan burutuko dira:
1) Lehenengo ordainketa, bost mila (5.000) eurokoa, dirulaguntza onartzearekin batera. Zenbateko honek ikerketa-jarduera garatu ahal izatea xede du.
2) Bigarren ordainketa, hamabost mila (15.000) eurokoa.

Bigarren ordainketaren zenbateko zehatza aurkeztu diren ikerketa-monografiek lortutako kalifikazioaren araberakoa izango da. Balorazio Batzordeak irizpide hauen arabera egingo du bere kalifikazioa:

- Deialdiaren xedea.

- Monografiaren egokitzapena, aurkeztutako proiektuari dagokionez; bereziki, proposatutako helburuen garapenari dagokionez, helburu bakoitzaren garrantzia haztatuta, hala badagokio.

- Ikerketa taldeko kide bakoitzak ikerketa-proiektuaren memorian beren gain hartutako konpromisoa betetzea.

- Ikerketaren kalitate zientifikoa; planteamendu metodologikoen egokitzapena eta zuzentasuna.

- Ideien argitasuna, zuzentasuna eta monografiaren azalpenen zehaztasuna.

- Monografiak ikertutako alorrean proposatu dituen berrikuntzak.

- Lortutako emaitzen erabilgarritasuna nahiz eragina, administrazio-teorian nahiz praktikan.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Ikerketa-taldearen partaide guztiak goi-mailako unibertsitate-tituludunak izatea.
  • Ikerketa-taldearen partaideen erdiak, gutxienez, administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2019ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik.
  • Ikerketa-taldea gutxienez bi ikertzailez osaturik egongo da. Eskabidean espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa.
  • Ikerketa-taldea osatzen duten pertsona bakoitzaren curriculum-a aurkeztea.
  • Ikerketa-proiektuaren memoria aurkeztea.
  • Ikerketa-taldearen ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua aurkeztea.

Betekizunak

  • Azken hiru urteetan dirulaguntza hauek edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ikerketa sustatzearren deitutako bestelako dirulaguntzak hartu ez izana. Epe hori dirulaguntza ematen duen ebazpena argitaratu eta hiharamunetik aurrera zenbatuko da.

  • Dirulaguntzak hauek bateraezinak izango dira proiektu berbera burutzeko beste edozein laguntza edo dirulaguntza publiko nahiz pribaturekin, doktore-tesiak egitera zuzendutako bekak eta diru-laguntzak barne.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako beste kasuren batean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


IVAPeko helbide hauetako edozeinetan:

a) Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
b) Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
d) Universidad, s/n. 20560 Oñati

Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.

Telefono bidezko arreta: 945-017667

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0030307

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera aurkezten duen pertsona ikerketa-taldeko kidea bada, Pertsona/entitate interesdun gisa espedientean hautatu beharko du, "Honela ari da" atalean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, gehienez ere, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk