2017-2018ko aldirako Herri-Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko diru-laguntzak
[ikerketa_sustatzea_2017]
- Erakundea:
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Helburua bi diru-laguntza ematea da, Herri-Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerlanak egitearren. Diru-laguntza horiek ikerketa taldeei zuzenduta daude eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak kudeatuko ditu. Aurkez daitezkeen azterketek eta ikerlanek aipatutako gaiak jorra ditzakete hainbat ikerkuntza ikuspuntutik, eta euskal herri-administrazioen jardun publikoaren arloarekin lotura izan beharko dute.
Aurrekontuko zuzkidura
24.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Ikerketa sustatzeko bi diru-laguntzatarako deialdia egiten da; diru-laguntzak ikerketa taldeei zuzenduta daude. Horietako bakoitzak hamabi mila (12.000) euroko ordainsaria izango du.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntzak bi ordainketetan burutuko dira:
1) Lehenengo ordainketa, hiru mila eta bostehun (3.500) eurokoa, diru-laguntza onartzearekin batera. Zenbateko honek ikerketa-jarduera garatu ahal izatea xede du.
2) Bigarren ordainketa, zortzi mila eta bostehun (8.500) eurokoa.
Bigarren ordainketaren zenbateko zehatza aurkeztutako ikerketa-monografiek jasotako kalifikazioaren araberakoa izango da. Balorazio Batzordeak irizpide hauen arabera egingo du bere kalifikazioa: monografiaren egokitzapena, aurkeztutako proiektuari dagokionez; ikerketa taldeko kide bakoitzak ikerketa-proiektuaren memorian beren gain hartutako konpromisoa betetzea; ikerketaren kalitate zientifikoa; planteamendu metodologikoen egokitzapena eta zuzentasuna; ideien argitasuna, zuzentasuna eta monografiaren azalpenen zehaztasuna; monografiak ikertutako alorrean proposatu dituen berrikuntzak; eta lortutako emaitzen erabilgarritasuna nahiz eragina, administrazio-teorian nahiz praktikan.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
- Ikerketa-taldearen partaide guztiak goi-mailako unibertsitate-tituludunak izatea.
- Ikerketa-taldearen partaideen erdiak, gutxienez, administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2016ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik.
- Ikerketa-taldea gutxienez bi ikertzailez osaturik egongo da. Eskabidean espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa.
- Ikerketa-taldea osatzen duten pertsona bakoitzaren curriculum-a aurkeztea.
- Ikerketa-proiektuaren memoria aurkeztea.
Betekizun orokorrak
-
Azken hiru urteetan diru-laguntza hauek edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ikerketa sustatzearren deitutako bestelako diru-laguntzak hartu ez izana.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.
-
Diru-laguntzak hauek bateraezinak izango dira proiektu berbera burutzeko beste edozein laguntza edo diru-laguntza publiko nahiz pribaturekin, doktore-tesiak egitera zuzendutako bekak eta diru-laguntzak barne.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako beste kasuren batean ez egotea.
Informazio gehigarria: Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (13. artikulua).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
IVAPeko helbide hauetako edozeinetan:
a) Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
b) Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
d) Universidad, s/n. 20560 Oñati
Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.
Telefono bidezko arreta: 945-017667
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0030304Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazio orokorra
Dokumentazio espezifikoa
Pertsona fisikoak
Dokumentazioa-
Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da:
- Aginpidedun organoak luzatutako tituluaren kopia eskaneatuta (pdf) edo, kasuan kasuko dagokion Egoitza Elektronikoaren ziurtagiri elektronikoa. Ikerketa taldea osatzen duten pertsona bakoitzarena.
-
Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da:
- Dagokion toki-administrazioak luzatutako errolda-egiaztagiriaren kopia eskaneatuta (pdf) edo, kasuan kasuko dagokion Egoitza Elektronikoaren ziurtagiri elektronikoa.
-
Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da:
- Ikerketa-taldea osatzen duten pertsona bakoitzaren curriculum vitae azaltzen duen dokumentua. Horretarako, erabil daiteke curriculumaren formulario legez, web orrialde honetan eskaintzen dena.
Curriculum vitae-n azaldutako merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa
- Jarraian aipatzen den dokumentazioaren kopia eskaneatuta edo, kasuan kasuko dagokion Egoitza Elektronikoaren ziurtagiri elektronikoa:
- Doktoregoa: Aginpidedun organoak luzatutako titulua.
- Ikerketa-lanarekin zerikusi zuzena duten argitalpen zientifikoak: monografiaren edo aldizkariaren eta, hala badagokio, artikuluaren azala; eta argitalpenaren ISBN edo ISSN eta Lege-gordailua, edo horien baliokideak jasotzen dituen orrialdea.
- Euskararen ezagupena: alegatutako titulu edo ziurtagiria, edo Aginpidedun organoan horiek egiaztatzeko baimena.
- Bestelako hizkuntzen ezagupena: alegatutako titulu edo ziurtagiria.
Merezimenduak, aintzat hartu ahal izateko, behar bezala frogatu behar dira. Horrela egiten ez bada edo eskabideak aurkezteko epez kanpo aurkezten ba dira, merezimenduen egiaztagiriek ez dute baliorik edukiko.
-
Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da:
- Ikerketa-proiektuaren memoria. Derrigorrez, web orrialde honetan eskaintzen den eredu normalizatuan aurkeztu beharko da. Agiri honek ezingo ditu 10 orrialde baino gehiago izan.
-
Azken hiru urteetan diru-laguntza hauek edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ikerketa sustatzearren deitutako bestelako diru-laguntzak hartu ez izana.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.
-
Diru-laguntzak hauek bateraezinak izango dira proiektu berbera burutzeko beste edozein laguntza edo diru-laguntza publiko nahiz pribaturekin, doktore-tesiak egitera zuzendutako bekak eta diru-laguntzak barne.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.
-
Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako beste kasuren batean ez egotea.
Informazio gehigarria: Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (13. artikulua).
- Ikerketa-taldearen partaide guztiak goi-mailako unibertsitate-tituludunak izatea.
- Ikerketa-taldearen partaideen erdiak, gutxienez, administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2016ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik.
- Ikerketa-taldea gutxienez bi ikertzailez osaturik egongo da. Eskabidean espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa.
- Ikerketa-taldea osatzen duten pertsona bakoitzaren curriculum-a aurkeztea.
- Ikerketa-proiektuaren memoria aurkeztea.
- Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsonak diru-laguntza eskatzeko.
- Hurrengo atalean zehazten den dokumentazioa prestatu, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. eta 53. artikuluak). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako Dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Kudeaketak-en zehar egin ahal izango da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, gehienez ere, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Gora jotzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire Kudeaketak-en dagoen inprimakia bete behar duzu
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean atzera egiteko kanal elektronikoaren bidez, Nire Kudeaketak-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean uko egiteko, kanal elektronikoaren bidez, Nire Kudeaketak-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago.
Uko eginez gero, prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Norgehiagoka-prozedura denez, ezin da eskatu eskaerak aurkezteko epea luzatzea.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Prozedurako dokumentazioa kanal elektronikoaren bidez aurkezteko edo zuzentzeko, Nire kudeaketak-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Jakinarazpenerako datuak aldatu ahal izateko, Nire Kudeaketak-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu Nire Kudeaketak-en dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu Nire Kudeaketak-en dagoen inprimakia.
Organo eskudunak informazio gehiago behar badu 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.