Helburua bi diru-laguntza ematea da, Herri-Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerlanak egitearren. Diru-laguntza horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak kudeatuko ditu. Aurkez daitezkeen azterketek eta ikerlanek aipatutako gaiak jorra ditzakete hainbat ikerkuntza ikuspuntutik, eta euskal herri-administrazioen jardun publikoaren arloarekin lotura izan beharko dute.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.
I Modalitatea (banakako parte-hartzea) bost mila (5.000) eurokoa da, bi zatitan ordainduta.
II Modalitatea (ikerketa-taldea) hamar mila (10.000) eurokoa da.
Diru-laguntzak bi ordainketetan burutuko dira:
1) Lehenengo ordainketa, mila eta bostehun (1.500) eurokoa I Modalitaterako, eta hiru mila (3.000) eurokoa II Modalitaterako, diru-laguntza onartzearekin batera. Zenbateko hauek ikerketa-jarduera garatu ahal izatea xede dute.
2) Bigarren ordainketa, gehienez ere hiru mila eta bostehun (3.500) eurokoa I Modalitaterako, eta zazpi mila (7.000) eurokoa II Modalitaterako.
Bigarren ordainketaren zenbateko zehatza kalkulatzeko, kontuan hartuko da aurkeztutako ikerketa-monografiek jasotako kalifikazioa balorazio batzordeak eginiko analisian.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago.
Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, interesdunak, aukera izango du zuzentze eskakizunean epea gehitzea eskatu.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49 garren artikuluan).
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Zer organori jartzen zaio?
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
IVAPeko helbide hauetako edozeinetan:
a) Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
b) Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
d) Universidad, s/n. 20560 Oñati
Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.
Telefono bidezko arreta: 945-017667