Ikerbide: kanpo merkataritza Euskadin

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

IKERBIDE euskal koiunturaren azterketari buruz serie ekonomiko garrantzitsuenak dituen datu-basea da. Web gune honetan estatistika-institutuen (Eustat eta INE), administrazio publikoen eta beste edozein erakunderen Euskadiri buruzko hileko edo hiru hileko estatistikarik garrantzitsuenak deskarga ditzakezu. Guztira bostehun estatistika serie eskuragarri dauzkazu web orrian bertan kontsultatzeko edo Excel (xls) edo xml bezalako formatu erabilgarritan deskargatzeko moduan. Era berean, serieen grafikoak sortzeko aukera daukazu.

IKERBIDEk honako estatistika datuak publikatzen ditu, besteak beste:

  • Esportazioak guztira (Hileko datuak).
  • Esportazioak guztira (hiruhileko datuak).
  • Inportazioak guztira (hileko datuak).
  • Inportazioak guztira (hiruhileko datuak).
  • Esportazioak arantzel sekzioka (hileko datuak).
  • Esportazioak arantzel sekzioka (hiruhileko datuak).
  • Inportazioak arantzel sekzioka (hileko datuak).
  • Inportazioak arantzel sekzioka (hiruhileko datuak).
  • Atzerrian saldutako ondasunen helburua (hiruhileko datuak).
  • Inportazioak guztira, jatorri geografikoa zehaztuta (hiruhileko datuak).
  • Atzerrian saldutako energiaz bestelako ondasunen helburua (hiruhileko datuak).
  • Energiaz bestelako inportazioak, jatorri geografikoa zehaztuta (hiruhileko datuak).
  • Esportazioak teknologi mailaren arabera (hiruhileko datuak).
  • Esportazioak teknologi mailaren arabera (urteko datuak).
  • Inportazioak teknologi mailaren arabera (hiruhileko datuak).
  • Inportazioak teknologi mailaren arabera (urteko datuak).
  • Portuetako deskargak.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.