IKT Gobernantza Teknikaria
Bizkaia
La persona técnica responsable de data y aplicaciones TIC tendrá como función principal coordinar y contribuir al desarrollo de Gobernantza eta adimen artifizialeko IKT teknikariaren eginkizun nagusia izango da informazioaren gobernantza eta adimen artifizialeko proiektuen garapena koordinatu eta ekarpenak egitea, kasuan kasuko eskakizun funtzional, tekniko eta normatiboekin bat. Horrez gain, konponbide sendoak eta informazioa gobernatzeko estrategia aproposa garatu beharko ditu SPRI Taldearentzat.
Era berean, erabiltzaileen eskaera, kontsulta eta arazoei babesa eman beharko die, baita arloan sortzen diren IKT premiei erantzun ere.
Zehazki, honako eginkizun hauek bete beharko ditu:
• Adimen artifizialean oinarritutako konponbideak diseinatu, SPRIren premiekin eta arau-esparruarekin bat.
• Informazioa gobernatzeko barne-irizpide eta -gidalerroak finkatu.
• Softwarea garatzen lagundu bizi-ziklo osoan.
• Erreferentea izan taldean, balioa ematen ezagutza tekniko eta funtzional aplikagarrien bidez.
• Taldea teknikoki koordinatu, konponbidea ezartzeko.
• Proiektuak kudeatzeko metodologiak aplikatu.
• Software seguruentzako ebaluazio eta auditoretzak egin.
• Informaziorako sarbidearen kalitatea, minimizazioa, segurtasuna eta osotasuna bermatu.
• Ekimenak sustatu datuen eta adimen artifizialaren arloan.
• Zeharkako proiektuak koordinatzen lagundu, baita erabakiak hartzen ere.
• IKT Saileko gainerako arloei lagundu.
• Jarrera proaktiboa, taldean lan egiteko gaitasuna eta arazoak konpontzeko joera izan.
Tarteka, ekitaldietan parte hartu SPRIren interesak eta helburuak ordezkatuz.
• Lanbide Heziketako informatikako (edo antzekoa) gradua edo goi-mailako titulua (MECES 2. maila edo baliokidea).
• EAEko bi hizkuntza ofizialak menperatzea (euskara eta gaztelania)
ESPERIENTZIA
5 urteko esperientzia informazio-teknologiekin (IT) lotutako lanetan.
• Esperientzia informazioaren gobernantzarekin lotutako lanetan.
• Esperientzia adimen artifizialean oinarritutako konponbideetan.
• Esperientzia datuekin lotutako araudian eta adimen artifizialean.
• Esperientzia SQL eta NO-SQL datu-baseen administrazio eta kudeaketan.
• Esperientzia administrazio elektronikoan.
• Esperientzia diziplina anitzeko proiektuen kudeaketan.
• Esperientzia taldeen lidergoan.
• Esperientzia zerbitzu eta proiektuen kudeaketan.
Balioesteko baldintzak:
• Datuen eta/edo adimen artifizialaren arloarekin lotutako ziurtagiri edo prestakuntzak izatea.
• Esperientzia datuen politika korporatiboak definitzen.
• Ezagutzak administrazio-datuen bizitzaren kudeaketan.
• Esperientzia datuen kalitatean, trazabilitatean eta zaintzan.
• Ezagutzak gobernu-ereduetan (DAMA-DMBOK, COBIT, ISO-38505…).
• Ezagutzak datuen eta adimen artifizialaren lege esparruan eta araudia betetzen.
• Ezagutzak Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalean (EEN).
• Esperientzia datu irekietan.
• Ezagutzak sektore publikoko informazioa berrerabiltzen (SPIB).
• Ezagutzak prozesuak hobetzeko tresna eta teknologietan.
• Proiektuak gidatzea helburuak betetzeko eta proiektuak kudeatzeko.
• Datuak birtualizatzeko tresnekin lotutako esperientzia balioetsiko da.
• Ezagutzak automatizazio-prozesuetan eta teknologia berritzaileetan, adibidez blockchain edo kuantikoa.