Hezkuntza Saila

Ikastetxeetako LAP Kudeaketa

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legeak 16. artikuluan adierazten duenez, prebentzioa enpresako hierarkia-maila guztietan txertatu behar da, eta horietako bakoitzari erantzukizun-maila desberdina esleitu behar zaio.

Ikastetxeetako LAP Kudeaketan, prebentzioaren arloan berariazko erantzukizuna duten pertsonek kudeatu beharreko alderdiak adierazten dira, bereziki, zentroko zuzendaritzak eta segurtasun-laguntzaileak kudeatu beharrekoak.

Segurtasun laguntzailea

Segurtasun-laguntzaileen figura abenduaren 9ko 299/2003 Dekretuan (leiho berri batean irekitzen da) definitzen da (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean laneko arriskuak prebenitzeko berezko zerbitzuaren sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa).

Segurtasun laguntzaileak ikastetxe bakoitzean izendatzen dira, lan arriskuen prebentzioaren kudeaketan aktiboki parte hartzeko. Haren lana funtsezkoa da lan ingurune segurua mantentzeko; horretarako ikastetxeko zuzendaritzarekin zuzenean lankidetzan arituko da eta lotura gisa jardungo du ikastetxeko langileen eta Prebentzio Zerbitzuaren artean.

Segurtasuneko laguntzaileek, prebentzio-ekintza zehatzak egiteaz gain, segurtasunaren kultura sustatzen dute eta lan segurtasunaren eta osasunaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen laguntzen dute.

Eginkizun horiek behar bezala betetzeko, segurtasuneko laguntzaileek lan arriskuen prebentzioari buruzko oinarrizko prestakuntza izan behar dute, gutxienez 30 ordukoa, prebentzioaren oinarrizko printzipioak ezagutu, arriskuak identifikatu eta oinarrizko prebentzio neurriak aplikatu ahal izateko.

Esteka honetan Oinarrizko ikastorak atalean eska daiteke prestakuntza horretarako sarbidea: Prestakuntza eskaera