Idoia Mendia Cueva Sailburuaren agurra

Idoia Mendia Cueva sailburua

Eskerrik asko gure jardun-arloen gainean duzun interesagatik, eta ongi etorri Lan eta Enplegu Sailaren webgunera.

Sail honen gida dira bere jarduketa guztientzako zeharkako hiru kontzeptu. Lehenik eta behin, gauza guztiei buruz hitz egitea gizarte-eragile guztiekin, erakunde guztiekin eta alderdi guztiekin. Baita Eusko Jaurlaritzako sail guztiekin ere, lehendakariorde naizen aldetik.

Beste alde batetik, helburu dugu berrikuntza, enplegurako irtenbideak bilatzeko eta gizarte-babesa sendotzeko. Eta, azkenik, aukera-berdintasuna, gure politika eta programa guztietan; aukera-berdintasuna emakume eta gizonentzat, gazte eta nagusientzat. Kontzeptu hori izango da sailen eta Gobernuaren politiken gida.

Gainera, honako jarduketa-arlo hauek dagozkigu, besteak beste: lan-harremanen inguruko lan-legeriaren betearazpena, gizarte-ekonomia, enpresen gizarte-erantzukizuna, enplegu-politika –Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, dagozkion erantzukizunetan oinarrituta– eta langileen lan-osasuna –Osalanen partaidetzarekin–.

Sail hau eratzen dugun pertsonen ahalegin guztia Euskadiko langileek enplegu eta lan-baldintza duinetarako aukera izatera bideratzen da. Halaber, gizarte-babesa eskaintzera, hala behar duten pertsona guztiei, eta lan-aukera berria bilatzen ari diren pertsonei prestakuntza-aukerak eskaintzera. Azken batean, gure nahia eta helburua inor atzean utziko ez duen gizartea da.

Eta horretan batuko dugu ahalegin guztia, ziur baikaude euskal gizarte osoaren laguntza izango dugula.

Lerro hauek zurekin bereziki partekatu nahi ditut, eta, bide batez, adeitasunez agurtzen zaitut.

Idoia Mendia

Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko Sailburua.

Sailaren informazio gehiago