Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Durangaldea eta Arratia: Edertasunaren eta magiaren boterea

Durangaldea eta Arratia: Edertasunaren eta magiaren boterea

Itzuli  |  Ibilbidearen fitxa  |  Ibilbidea: Urkiola (Abadiño), Elorrio, Argiñetako Nekropolia, Durango, Artea

Ibilbidearen fitxa

Urkiolako mendi garaiak aurrean ditugula, gaur egun ere Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lotzen dituzten Ibaizabal eta Nerbioi ibaien haranetan zehar sartuko gara.

Urkiolako mendatea gainditzean, edertasunez eta magiaz beteriko inguruan, Euskal Herriko gune erlijioso garrantzitsuenetako batera helduko gara: Abad eta Padua-ko Antonio Sainduen Santutegia. Tradizioz beteriko ondare erlijiosoa.

Handik, hurbil dagoen Elorrio ikusi ahal izango dugu, mendiez eta baserriz bustitako zelaiez inguratutako herria. Hirigune hau 1.350. urtean fundatu zen, eta Bizkaian oinetxe armarrituen kopuru gehien duen herria da.

Aurrera jarraituz gero Durangora helduko gara, industrializazioa gailendu bada ere Erdi Aroko ondarea mantentzen jakin izan duen herria. Fatxada, leiho, atari eta kale bakoitzak historiaren zati bat gordetzen du, eta horretaz gozatzeko aukera ematen digu.


Ibilbidearen mapa eta argibideak

Urkiolara nola heldu

Mapa

Ikusi mapa


  • Gasteiztik:
    • 38 Kms
    • N-240, A-623, BI-623
  • Bilbotik:
    • 43 Kms
    • E-70/A-8, BI-623
  • Donostiatik:
    • 82 Kms
    • E-70/A-8, BI-623
  • Iruñatik:
    • 119 Kms
    • A-15, N-240A, E5/N-1, N-240, A-623, BI-623

Urkiola (Abadiño)

Ibilbide honen helmugetako bat Urkiolako Antonio Santuen santutegia da, bisita ugari jasotzen dituen monumentua, altuera desberdinetako hiru nabetan garatutakoa. Erdikoa albokoak baino altxaera handiagokoa. XIX. mendekoa da eta barrualde historizista eta zeinu neorromaniko batzuk ditu. Edertasun handiko inguru naturalean kokatutako santutegi honen aurretik beste eraikin erlijioso bat zegoen. Eraikin horretatik, bi gorputzeko dorre kanpandegiduna, goialdean, eta kupula luzitu konkortuzko errematea gordetzen dira.


Galeria fotografikoa

Antonio Santuen santutegia
Antonio Santuen santutegia
Antonio Santuen santutegia
Antonio Santuen santutegia
Antonio Santuen santutegia
Antonio Santuen santutegia

Elorrio

Elorrio Erdi Aroko hiribildua da, 1356an sortua Gipuzkoako bandokideen lapurretak eta erasoak geldiarazteko. Erdi Aroko hiribildua izandakoaren oroigarri gisa, kantoi batek zeharkatutako bi kaleen inguruko lursail-banaketa luze eta estua dago. Jatorrian, Santa Maria Sortzez Garbiaren eliza ez zen hiribilduaren gainerakoarekin batera planifikatu, parrokia-zereginak San Agustinen egiten baitziren, hirigunetik baztertutako baina 1053 ezkero bazegoen elizan. Ondoren eraiki zen, 1493an, hiribilduari atxikita baina haren hesietatik kanpo. Elorriokoaren antzeko kasuak gutxi daude, Erdi Aroko hiribildu gehienetan eliza hiribilduaren barruan planifikatzen baitzen. Hala ere, ez da kasu bakarra; izan ere, Euskal Herrian beste adibide batzuk baditugu, adibidez, Markinako Santa Maria eta San Pedro elizak eta Usurbilgo San Salbatore.

Santa Maria Sortzez Garbiaren elizari dagokionez, gurutze-gangekin estalitako hiru nabe ditu altuera berean. Fabrika harlanduzkoa du eta kanpoaldean dorre bat dauka. Eraikin osoa, absidea izan ezik, portiko batez inguratuta dago.


Galería fotografikoa

Erdi Aroko hiribildua
Erdi Aroko hiribildua
Udaletxea
Udaletxea
Arriola etxea
Arriola etxea
Igartza etxea
Igartza etxea
Igartza etxea
Igartza etxea
Kurutziagako gurutzea
Kurutziagako gurutzea
Palacio Aldapebeitia
Aldapebeitia jauregia
Arespakotxaga-Urkiaza
Arespakotxaga-Urkiaza
Arespakotxaga-Urkiaza
Arespakotxaga-Urkiaza
Arespakotxaga-Urkiaza
Arespakotxaga-Urkiaza
Esteibar-Arauna
Esteibar-Arauna
Urkizu Aldatzekua
Urkizu Aldatzekua
Jaiak
Jaiak

Argiñetako Nekropolia

Ibilbide honetako beste bisitagune bat Argiñetako Nekropolia da. San Adrian ermita, errenazentista eta aurreko beste baten gainean eraikia, inguratzen duen zelaian eta barnealdean dago aztarnategia. Oinplano laukizuzenekoa da, nabe bakarrekoa eta hareharrizko hormarriz eraikia. Barnealdean uharrizko zorua du. Hilobiak eta hilarriak modu artifizialean antolatuta daude eta laukizuzen bat osatzen dute. Gaur egun hogei hilobi, bata bikoitza, banandutako beste bi estaliak, kutxarik gabe, eta bost hilarri daude. Argiñeta inguruko Erdi Aroko aztarnategirik interesgarrienetakoa da, Bizkaiko Erdi Aroko lehen espazio-antolamenduaren aztarnak biltzen dituelako. Arrasto horiek kontuan izanda, IX. eta XII. mendeen artean okupatu zen asentamendua.


Galeria fotografikoa

Argiñetako Nekropolia
Argiñetako Nekropolia
Argiñetako Nekropolia
Argiñetako Nekropolia

Durango

Durango 1290 inguruan sortua da, nahiz eta data zehatza ezagutzen ez den, berori sortu izanaren hiri-gutunik ez baita gordetzen. Hiribildu jendetsua eta industriala da eta monumentu garrantzitsuak ditu. Hiri-egitura estilo gotikokoa da, alde zaharrean kale estuak dituela.

Bertan dagoen Kurutziagako gurutzea omenezko monumentutzat hartu izan da beti, zaharra baino gehiago arkaikoa eta balio sinboliko eta ikonografiko handikoa. Originaltasunagatik eta Bizkaian eskola sortu izateagatik nabarmentzen da. Izan ere, omenezko gurutze-sorta zabal baten sorburu izan da. Gurutzea gotikoa da, XV. mendekoa. Landarez (sagarrondoa) inguratutako harrizko zutabe garaia da, sugearen giza buruan itxuraldatu egiten dena. Zuhaitzaren inguruan genesiaren ikonografia konplexua azaltzen da: tentazioa, Adan eta Ebaren bekatua, paradisutik kanporatzea. Danborrean apostoluen irudiak azaltzen dira. Gurutzearen beraren aurrealdean kalbarioa irudikatzen da, gurutzatua, Maria eta San Joan bertan direla. Atzealdean Maria, Haurra bi santuen artean duela, Maria Magdalena eta apezpiku edo fraidea azaltzen dira. Misterioa, inguruko sinbolismoak eta heresiaren Berant Erdi Aroaren testuinguruan monumentuaren testigantza dira gurutze honen funtsezko balioak.


Galeria fotografikoa

Kurutziagako gurutzea
Kurutziagako gurutzea
Kurutziagako gurutzea
Kurutziagako gurutzea
Santa Ana arkua
Santa Ana arkua
Udaletxea
Udaletxea
Udaletxea
Udaletxea
Santa Ana eliza
Santa Ana eliza
Etxezarreta jauregia
Etxezarreta jauregia
Etxezarreta jauregia
Etxezarreta jauregia
Garay jauregia
Garay jauregia
Amboto
Amboto

Artea

Euskal Baserriaren Ekomuseoa Artean dago. Eraikina berez baserri bat da, bi isurialdekoa eta XVI. mende amaierako ohiturei jarraituz eraikia, haritza zenean etxebizitza-mota horietan gehien erabilitako materiala. Baserritarren bizimodua, ohiturak eta lana irudikatzen ditu. Gure arbasoen omenezko ekimena da eta mendeetan zehar euskal baserria erakunde burujabea, gure herriaren aberastasun eta kulturaren hazia, bihurtu zuten jakintza, sakrifizioa eta lana erakustea du helburu.


Galeria fotografikoa

Andra Mari eliza
Andra Mari eliza
Andra Mari eliza
Andra Mari eliza
Andra Mari eliza
Andra Mari eliza