Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bilgunea: Euskadiko liburutegien katalogoaren eguneratzea

Argitalpen-data: 

Bilgunea catálogo bibliotecas vascas

Euskadiko Bilgunearen Katalogo Kolektiboan parte hartzen duten erakunde eta organismoetako liburutegien katalogoak eguneratu dira.

Jarraian, Bilgunearen azken karga honetarako datuen tratamenduan inplementatutako hobekuntzen laburpena egingo dizuegu:

  1. Unibertsitate batzuen datuetan agertzen diren eremu berriak gehitu dira (T264, T344, T347, T380, T386 eta T588).
  2. Erregistro berean behin baino gehiagotan zeuden eremu errepikaezinak ezabatu dira.
  3. Katalogo batzuetan karaktere-sorta aldatu da, karaktere bereziak (azentuak, eñeak, dieresia, etab.) behar bezala bistaratzeko.
  4. Katalogoren baterako, goiburu-kode lehenetsiak sortu dira, erregistroetan ez zeudelako.
  5. MARC21 formatuko oinarrizko urratsa egin da T440 eta T019 eremuak erabiltzen jarraitzen duten zentroetan, eta T490 eta T017      eremuetara igaro da, hurrenez hurren.
  6. Beste baliorik onartzen ez duten eremuetan definitu gabeko adierazleak jarri dira lehenetsita, horietan balio okerrak hauteman genituelako (T017, T020, T022, T080...)
  7. Autoritate-linkadoaren parametro bat aldatu da, sarrera gehiago lotzeko aukera ematen duena.

Katalogo honek Euskadiko liburutegietako informazioa ezagutzeko eta atzitzeko aukera ematen du, eta 3.207.555 erregistro bibliografiko baino gehiago ditu. Hau da url: www.katalogoak.euskadi.eus/bilgunea

Tag-ak