Hondakinen ekoizlea eta edukitzailea
- Nor da hondakinen ekoizle edo edukitzaile?
- Tratamendu egokia
- Identifikazioa eta sailkapena
- Biltegiratzea
- Hondakin arriskutsuak dituzten ontziak etiketatzea
- Informazioa eta trazabilitatea
- Minimizazio plana
- Asegurua edo finantza-bermea
Hondakinen ekoizlea
Bere jardueran hondakinak sortzen dituen pertsona edo enpresa, baita hondakinak nahasten edo aldatzen dituena ere.
Funtsezko betebeharrak:
- Tratamendu egokia bermatzea (kudeatzailea hautatzea, kontratua eta tratamendu osoa egiaztatzea).
- Jatorrian bereiztea eta sailkapen/etiketatze zuzenak.
- Trazabilitate dokumentala (DI, kontratuak, ziurtagiriak) eta artxiboan gordetzea.
- Artxibo kronologikoa: nahitaezkoa da hondakin ez-arriskutsuen >10 t/urte sortzen baditu edo edozein kantitate arriskutsu sortzen badu.
- Hondakin arriskutsuak minimizatzeko plana (lau urtean behin).
- Bermeak/asegurua, hala dagokionean.
Hondakinen edukitzailea
Hondakinak bere esku dituen pertsona, nahiz eta ez dituen berak sortu. Adibidez, abandonatutako zaborra dagoen lursail baten jabea.
Funtsezko betebeharrak:
- Tratamendu egokia bermatzea kudeatzaile baimenduari entregatuz eta balorizazioa eragozten duten praktikak saihestuz (adibidez, nahaste desegokiak).
- Zaintza segurua eta biltegiratzeko baldintza egokiak hondakina bere esku dagoen bitartean.
- Jatorrian bereiztea eta udal-ordenantzak betetzea (etxeko eta merkataritzako hondakin ez-arriskutsuetarako).
- Entregaren egiaztagiri fede-emailea (ekoizlea, edukitzailea, mota/kopurua eta xede-kudeatzailea identifikatzeko dokumentazioa).
Ekoizleak edo edukitzaileak ziurtatu behar du bere hondakinak behar bezala kudeatzen direla. Hiru modutan egin dezake:
- Hondakinak bere kabuz tratatzea, baimenik izanez gero.
- Kudeatzaile baimendu edo negoziatzaile erregistratu bati enkargatzea.
- Erregistratutako erakunde publiko edo pribatu bati entregatzea, gizarte-ekonomiako erakundeak barne.
Betebehar horiek agirien bidez frogatu behar dira.
Erantzukizuna tratamendu osoa behar bezala dokumentatuta geratzen denean amaitzen da, honela:
- hondakinak lekualdatzeari buruzko agirien bidez
- azken tratamendua egin duen instalazioaren ziurtagiri edo erantzukizunpeko adierazpen baten bidez (hala badagokio).
- Identifikazio aurretikoa: Hondakinak entregatu aurretik, behar bezala identifikatu behar dira. Hondakin arriskutsuen kasuan, haien arriskugarritasun-ezaugarriak zehaztu behar dira.
- Jatorrian bereiztea: Etxeko hondakinak jatorrian bereizi behar dira eta tokiko erakundeek ezarritakoaren arabera entregatu.
- Hondakinak gune seguru eta seinaleztatuetan gorde behar dira.
- Arriskutsuak diren hondakinak eguralditik babestuta eta isurketak saihesteko sistemekin egon behar dira.
- Nahasteko debekua:
- Hondakin arriskugabeak ez nahastea, balorizazioa zailtzen badu.
- Hondakin arriskutsuak ez nahastea edo diluitzea hondakin arriskutsuen beste kategoria batzuekin, ezta beste hondakin, substantzia edo material batzuekin ere.
- Biltegiratze denbora mugatua da:
- Ez arriskutsuak: gehienez 2 urte berrerabiltzeko, 1 urte ezabatzeko.
- Arriskutsuak: gehienez 6 hilabete (beste 6 hilabetez luzatu daiteke arrazoi justifikatuekin).
- Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek etiketa argia, ikusteko modukoa, irakurtzeko modukoa eta iraunkorra izan behar dute, gutxienez gaztelaniaz.
- Etiketak honako hauek izan behar ditu:
- Hondakinaren kodea eta deskribapena.
- Arriskugarritasun-ezaugarrien kodea eta deskribapena.
- Ekoizlearen edo edukitzailearen datuak: izena, NIMA, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, eta telefonoa.
- Hondakina utzi zen data.
- Arriskugarritasun-piktogramak, 1272/2008 Erregelamenduaren
arabera.
- Etiketak ontziari tinko itsatsita egon behar du. Aurreko etiketak badaude, baliogabetu egin behar dira, edukiari buruzko nahasketak saihesteko.
- Etiketaren gutxieneko tamaina 10 × 10 cm-koa izan behar da.
-
Artxibo kronologikoa: Urtean hondakin ez-arriskutsuen 10 tona baino gehiago sortzen dituzten ekoizleentzat derrigorrezkoa. Ekoizpenari, kudeaketari, helmugari eta maiztasunari buruzko datuak jaso behar ditu.
-
Urteko memoria: hondakin arriskutsuen ekoizleek artxibo kronologikoan jasotako informazioaren laburpen-memoria bidaliko dute.
-
Hondakin arriskutsuen ekoizleek plan bat izan behar dute, sortzen dituzten hondakinen kopurua eta arriskugarritasuna murrizteko.
-
Plan horrek agintari eskudunentzat eskuragarri egon behar du.
-
Lau urtean behin, ekoizleak emaitzen berri eman behar dio ekoizpen-zentroa dagoen autonomia-erkidegoari.
- Ez daude behartuta plan hau izatera:
- Urtean 10 tona baino gutxiago sortzen dituzten ekoizleak zentro bakoitzeko.
- Instalazio- eta mantentze-enpresak.
- EMAS ziurtagiria edo beste sistema baliokideren bat duten ekoizleak, baldin eta ingurumen-adierazpen baliozkotuan minimizazio-neurriak jasotzen badituzte.
Urtean hondakin arriskutsuen 10 tona baino gehiago sortzen badira, ekoizleak balizko kalteak estaltzen dituen aseguru edo finantza-berme bat izan behar du.
Azken aldaketako data: