Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza

Titularra: Jon Agirre Huerga

Agintaldia: 2018/04/07 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Sailaren zuzendaritzei dagozkien egiteko orokorrez gain, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleiturik: artikulu honetako 2. zenbakian zerrendatutakoak, zeintzuk –kontrakorik esan ezean– beherago zehaztutako langileen arlokoak baitira, zehazki, unibertsitatez kanpoko ikastetxeei, irakaskuntza eta ikerketa laguntzeko zerbitzuei eta Hezkuntzako Ikuskatzailetzari atxikitakoen arlokoak:
    1. Irakasleak.
    2. Hezitzaileak.
    3. Saileko lan-kontratuko beste langile batzuk, sailaren hitzarmen kolektiboari lotuak direnak.
    4. Administrazio Orokorreko langileak, ikastetxeei atxikiak direnak.
  2. Aipatutako langile horiei dagokienez, zuzendaritzari honako egiteko eta lan-jardun hauek dagozkio:
    1. Aurreko zenbakiko a), b) eta c) letretan aipatutako langileei dagokienez, lan-kontratuko langile finko edo karrerako funtzionario kondizioa lortzeko hautaketa-proben oinarriak, programak eta edukiak prestatzea, betiere bat etorriz Hezkuntza Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak –bakoitzak bere eskumeneko arloan– zehaztutakoarekin; eta, halaber, proba horietarako epaimahai kalifikatzaileak izendatzea, eta hautaketa-prozesua antolatu eta kudeatzea.
    2. Karrerako irakasle funtzionarioen leku-aldatze lehiaketetako oinarriak prestatzea, baremazio-batzordeak izendatzea eta lehiaketaren garapena kudeatzea.
    3. Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzarekin eta Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzarekin bat etorrita oinarriak prestatzea, eta irakaskuntzaren ikerketa eta laguntzarako zerbitzuetako plazak betetzeko merezimendu-lehiaketa kudeatzea.
    4. Aurreko puntuko a), b) eta c) letretan zehaztutako langileen nominak kudeatu eta kontrolatzea, hargatik eragotzi gabe beste organo batzuen eskudantziak.
    5. 1. paragrafoko a), b) eta c) letretan zehaztutako langileen gastuak aurreikustea, eta gastu horien jarraipena egitea.
    6. Aurreko puntuko a), b) eta c) letretan zehaztutako langileei dagokienez, sindikatuekiko harremanak eta hitzarmen kolektiborako negoziazioa zuzentzea.
    7. Lan-absentismoa kontrolatzea eta hari buruzko azterlan estatistikoak prestatzea.
    8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat lanean diharduten Langileen Erroldako Irakasleen Atala, otsailaren 19ko 2/1993 Legeko artikuluan aurreikusia, kudeatzea eta mantentzea.
    9. Administrazio-egoeren deklarazioa, eta unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei jardunera itzultzeko baimena ematea, zeregin hori beste organo bati ez badagokio.
    10. Bateragarritasun-espedienteak ebaztea eta nahitaezko erretiroen eta ezintasun fisikoagatiko erretiroen deklarazioa.
    11. Zerbitzu-eginkizunak ematea. Era berean, honako lizentzia eta baimen hauek ematea:
      1. Gaixotasunagatik lanaldia murrizteko baimena;
      2. Sindikatuen edo langileen ordezkari-lanak egiteko lizentzia;
      3. Genero-indarkeriagatiko lizentzia;
      4. Gaixotasun kronikoa edo mugikortasun-arazoak dituen senidea zaintzeko baimena;
      5. Lanpostuarekin edo laneko egitekoekin zuzenean lotutako lanbide-hobekuntzako ikasketak egiteko baimena;
      6. Lanpostuarekin edo laneko egitekoekin zuzenean lotuta ez dauden ikasketak egiteko baimena;
      7. Hautetsi-karguen ondoriozko egitekoak betetzeko baimena (baimen horretarako murrizketa aplikatzeko aukera hartzen denean);
      8. Ordaindu gabeko baimena:
      9. Partez ordaindutako baimena.
    12. Langileak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak ematea.
    13. 1. paragrafoko c) eta d) letretako kolektiboen lanpostuen zerrenden proposamena egitea.
    14. Laneko arriskuen arloan aplikatu beharreko neurriak proposatzea, eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.
    15. Oro har, langileen buru izatea, eta administrazio eta kudeaketako egintzak burutzea.
  3. Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.