Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza

Titularra: Eugenio Jimenez Ibañez

Agintaldia: 2017/07/05 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari:
    1. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoen kokapena eta programazioa garatzea, eta unibertsitatez kanpoko irakasleen beharrizanak definitzea, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta.
    2. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe eta unitate pribatuentzako baimenak emateko eta baimen horiek aldatu eta iraungitzeko prozedurak hasi eta izapidetzea, eta emandako baimenen betekizunei eusten zaiela gainbegiratzea.
    3. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe eta unitate publikoak sortu, eraldatu eta kentzeko prozedurak hasi eta izapidetzea.
    4. Hezkuntza-sektoreek ikastetxeetako bizitzan parte-hartzea sustatzea.
    5. Ikastetxeetako oinarrizko ekipamendu-moduluak diseinatzea, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia Zuzendaritzarekin batera.
    6. Ikastetxeek egoki funtziona dezaten behar diren administrazio-neurriak hartzea.
    7. Ikastetxeak eraentzeko araubidea kontrolatzea.
    8. Hezkuntza-itunen deialdirako ikastetxeen plangintza proposatzeari buruzko txostena egitea, Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin lankidetzan.
    9. Erregimen bereziko irakaskuntzak ezarri eta garatzeko programazioa eta diseinua egitea: hizkuntza-ikasketak, arte-ikasketak eta kirol-ikasketak, barne direla Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasketak.
    10. Etapa, maila, ikastetxe eta zerbitzuetako irakasle-lanpostuen zerrendak egitea, sailaren beharrizan eta lehentasunen arabera, eta aurrekontuan ezarritako dotazioak kontuan izanda.
    11. Artikulu honetan esleitutako egitekoek ez dituzte eragotziko 17. artikuluan Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari dagokionez ezarritakoak.
    12. Helduen hezkuntzarako programak garatzeko beharrezko ekintzak sustatu eta aplikatzea.
    13. Helduen hezkuntzarako ikastetxeetako langileak eta baliabide materialak planifikatzea.
    14. Helduen hezkuntzarako unitateak eta ikastetxeak sortu, eraldatu eta kentzea, bai eta irakasleen beharrizanak definitzea ere, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta.
  2. Aurreko paragrafoan adierazitako gaietan, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzak Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.