Etikasi programa

Zer da? 

Etikasi giza eskubideetan sostengatutako hezkuntza-proiektua da. Giza duintasunean oinarritua eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua dagoena; hots, enpatiaren aldeko hautua egiten du. 

Programa honen helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da, eta horregatik, hain zuzen ere, Poloniara, Ipar Irlandara eta Euskadira bisita hezitzaileak egiten dira.

Etikasi Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako zuzendaritzaren laguntzarekin, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzarekin batera.

 

Modalitateak

  • Polonia (Auschwich eta Krakovia)

Euskadi barnekoak diren ikastetxeetakoak diren Batxilergoko 1. mailako ikasgelak aurkeztu ahalko dira (gehienez, 30 ikasle).

Parte hartzeko, ikasgelako tutoreak izen-emate orrialdea bete beharko du; ikasleek giza eskubideen inguruko bideoa bidali beharko dute, eta, azkenik, bideoaren inguruko idatziko hausnarketa egin.

 

Poloniarako eskakizunak egiteko eta informazio guztia HEMEN

 

Epeak

Izena emateko epea: urtarrilaren 26tik martxoaren 13ra

Bideoaren bidalketa: martxoaren 13ra arte

Ebazpena: apirilaren 13an

Aurreko formazioa: maiatza-ekaina

Poloniara bidaia (Krakovia y Auschwitz): ekainak 13-16

Bukaera saioa: iraila

 

 

  • Ipar Irlanda – Euskadi

18 eta 30 urte bitarteko EAEko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko ikasleek izango dute parte hartzeko aukera ( gehienez, 20).

Parte hartzeko: izen-emate galdetegia bete, burutzen ari diren ikasketen onarpen-ziurtagiria, ingeleseko B2 mailaren ziurtagiria (aukerakoa) eta giza eskubideen inguruko hausnarketa pertsonala.

Ipar Irlandarako eskakizunak egiteko eta informazio guztia HEMEN

 

Epeak

Izena emateko epea: urtarrilaren 26tik martxoaren 6ra

Lehenengo fasearen ebaluazioaren erantzunak: martxoaren 23an

Norbanakoei elkarrizketak: apirilaren 13an, 14an eta 15ean

Behin betiko ebazpena: apirilaren 20an

Aurreko formazioa: ekaina

Ipar Irlandara bidaia (Belfast eta Derry): uztailak 2-7

Euskadira bidaia (Pasaia eta Errenteria): urriak 2-4  

Bukaera saioa: urria

 

Zalantzarik izanez gero, edota informazio gehiago behar baduzu, deitu edo bidali WhatsApp bat 688 737 097 / 943 42 97 67 telefonora (Mónica) 

Azken aldaketako data: