Laguntza-zerbitzuak
Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroak
Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroen xedea da medikuaren aginduz ospitale batean dagoelako, etxean suspertzen dagoelako edo programa terapeutiko-hezigarri batean dagoelako erregularki bere ikastetxera joaterik ez duten ikasleei hezkuntza-mailako laguntza eskaintzea. Zentro hauen eginkizunak, abenduaren 26ko 266/2006 Dekretuan (2007-01-05eko 4 zbk EHAA) zehazten dira.
Hiru esparrutan antolatzen dute beren funtzionamendua
- Ospitaleko laguntza-esparrua, hau da, Autonomia Erkidegoko zenbait ospitaletan garatzen diren hezkuntza-mailako laguntza-gelak biltzen dituena.
- Etxeko laguntza-esparrua, xedea duena medikuaren aginduz etxean ospitale-erregimenean dagoelako edo etxean suspertzen dagoelako erregularki bere ikastetxera joaterik ez duen ikasleari arreta eskaintzea
- Arreta teraupeutiko-hezigarriaren esparrua, Eguneko Unitateetan esku hartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Sarearen eta hezkuntza-sistemaren arteko lankidetzatestuinguruetan
Ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako eta arreta terapeutikoa eta hezkuntza-arreta emateko lurralde zentro bat dago Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzean
- Araba/Álava
Nieves Cano, 18 01006 [Vitoria-Gasteiz]
Tfno-a. 945 187 018 Fax-a 945 187 019
010520aa@hezkuntza.net
Webgunea - Bizkaia
ZUMALAKARREGI 21 48903 [Barakaldo]
Tfno-a. 944 970 122 Fax-a 944 996 904
015580aa@hezkuntza.net
Webgunea - Gipuzkoa
URNIETA BIDEA 2 20160 [Lasarte-Oria]
Tfno-a. 943 369 103
013393aa@hezkuntza.net
Webgunea
Baliabideak
Ana García de Motiloa irakasleak sortutako I.K.T. baliabideak
Bilduma: Ospitalerako ipuinak
- 5 Papagai (ipuina eta gida didaktikoa). Hizkuntzak: (eu) (es) (fr) (ar) (en)
- Ospitale Handia (Lehen Hezkuntzarako 5 ipuin, Helburuak, edukiak eta jarduerak eta gida didaktikoak). Hizkuntzak: (eu) (es) (fr)
- Samanta, manta arraina (ipuina). Hizkuntzak: (eu) (es) (fr) (en)
- Arturo, kanguru txikia (ipuina). Hizkuntzak: (eu) (es) (en) (fr) (ar)
- Alaia Elaia (ipuina). Hizkuntzak: (eu) (es) (cat1) (cat2) (ga)
- Zesar eta mahai-futbol magikoa (ipuina). Hizkuntzak: (eu) (es)
- Elefantxuri (ipuina). Hizkuntzak: (eu) (es)
- Danel eta parke misteriotsua (ipuina). Hizkuntzak: (eu) (es)