Hegaztifauna eta lerro elektrikoak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Energia-eskari gero eta handiagoak natura-ingurunean linea elektriko gehiago jartzea dakar, eta horrek elektrokuzio- eta talka-arrisku handia eragiten dio hegazti-faunari. Gaur egun, arazo horixe da ornodun-multzo honen hilkortasun ez-naturalaren arrazoi nagusietako bat. Aipatutako azpiegiturek hegaztiei eragiten dizkieten eragin negatiboak gutxitzeko, abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua argitaratu zen, goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan hegazti-fauna talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituena. Arau horren esparruan, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko maiatzaren 6ko Agindua onartu zen. Agindu horren bidez, arriskupean dauden hegazti-espezieen ugalketa, elikadura, sakabanatze eta kontzentrazioko lehentasunezko eremuak mugatzen dira eta hegazti-faunaren babes-eremuak argitaratzen dira ?non aplikatuko baitira ez elektrokutatzeko edo talka ez egiteko 1432/2008 Errege Dekretuan ezarritako neurriak. Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariaren 2018ko ekainaren 18ko EBAZPENAren bidez zehaztu zen zein diren 1432/2008 Errege Dekretuaren 6. eta 7. artikuluetan ezarritako arau teknikoekin bat ez datozen goi-tentsioko aireko linea elektrikoak.

LEINUA: Goi-tentsioko aire-linearen identifikazioa babes-eremuetan ? Babes eremuetan kokatutako goi-tentsioko aire-linearen inbentarioa (2015. urtea) ? Hegazti-faunarentzako arriskuen diagnostikoa eta 1432/2008 Errege Dekretuak ezarritakora egokitzen ez diren babes-eremuetako goi-tentsioko linea elektrikoetan jarduteko lehentasunak ezartzea. (2016. urtea) ? Linea elektrikoen inbentarioa jabetzaren arabera babes-eremuetan ? Lineen kartografia (2017. urtea) 1432/2008 Errege Dekretuaren 6. eta 7. artikuluetan ezarritako preskripzio teknikoekin bat ez datozen goi-tentsioko aireko linea elektrikoen zerrenda (2018)

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.