HAZI Fundazioa
Euskadiko lehen sektorearen eta elikadura-sektorearen, landa-eremuaren eta itsasertzaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatzea da HAZI Fundazioaren helburua.
Horretarako eragile eta erakundeekin elkarlanean eskainitako zerbitzu osoa baliaturik. Gainera, beste helburu hauek ditu:
- Sailaren tresna eraginkorrena izatea lehen sektorearen eta elikadura-sektorearen, landaeremuaren eta itsasertzaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatzeko.
- Zerbitzu aurreratuen eskaintzaren bidez sektoreko eta inguruneko eragile eta erakunde guztien laguntzaile onena izatea.
- Bezeroei balio erantsia duten produktuak eta zerbitzuak eskaintzea, sinergiak modu eraginkorrean baliatuta eta Hazi osatzen duten unitateen potentziala garatuta.
- Lankidetza bultzatzea berrikuntzan balioa emateko negozio ereduei.
- Jarduerak arrazionalizatzea, koordinatzea eta horien kudeaketa optimizatzea, unitateen barne-eraginkortasuna eta kudeaketaren bikain.
- Sektorearen eta ingurunearen irudia hobetzen laguntzea eta nazioarteko egitasmo eta foroetan protagonismo handiagoa lortzea.
Azken aldaketako data: