Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Haizea edota elurragatik eraisteko arriskua eta bere kalkulurako erabilitako parametroak. LiDAR 2012

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Hektarea bateko bereizmen espazialarekiko EAE-ko zuhaitzen sailkapena, haizea edota elurragatik eraisteko arriskuaren arabera. Hiru sailkapen kontsulta daitezke: 1 Arriskua: tesela bakoitzaren azalera basimetriko eta zuhaitzen batezbesteko dentsitatearen arabera; 2 Arriskua: tesela bakoitzaren batezbesteko zuhaitzaren tamainaren arabera; eta tesela bakoitzaren Arrisku Orokorra, aurreko bi baloreak elakarrekin kontuan hartuta. Sailak mugatzeko, 2 parametro erabili dira, 2012ko LiDAR hegaldian oinarrituak: tesela bakoitzaren batezbesteko diametroa, eta inbentarioa osatzen duten zuhaitzeen batezbesteko altuera.

LEINUA: Eskura dagoen informazioa "FORRISK: arrisku naturalak baso-masa atlantikoetan" proiektuaren emaitza da. Parte hartzen zuen eskualde bakoitzean aurreikusitako eta identifikatutako baso-arrisku batzuk kudeatzean hartu beharreko neurriak ezagutzeko xedez, FORRISK proiektua 2012ko urritik 2014ko abendura garatu zen.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.