GURE ARTEAK SARIAK 2017

Ibilbide artistikoa aitortzea
Saria: 18.000€
María Luisa Fernández Olivera
Villarejo de Órbigo (León), 1955
Epaimahaiak honako arrazoi hauetan oinarritu du bere erabakia, eta honako merezimendu hauek hartu ditu aintzat:
María Luisa Fernández (Txomin Badiola, Ángel Bados, Peio Irazu eta Juan Luis Morazarekin batera) kide duen belaunaldia, Euskal Eskultura Berria deituraren pean, laurogeiko hamarkadan plazaratu zen artearen agertokian, arte minimalista eta kontzeptualaren berrikuspen postmoderno batetik abiatuta, taldeak Jorge Oteiza eskultorearekin zituen harremanek markatuta. Mitoak eta delituak izeneko erakusketa kolektiboan parte hartu zuen 1985ean, Bartzelonako Metrònom aretoan eta Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Kultur Aretoan. Agerraldi horiek inflexio-puntu izan dira euskal artegintza garaikidearen oraintsuko historian.
Juan Luis Morazarekin batera, 1979an Artea Zaintzeko Batzordea (Comité de Vigilancia Artística, CVA) sortu zuen, 80ko hamarkadan nagusi zen euforia piktorikoa zalantzan jarrita kritikari eta estetikari buruz gogoeta egiten zuen kolektiboa. CVA taldearekin erreferentziako erakusketak egin zituen, esaterako Cicatriu a la matriu, hura ere Bartzelonako Metrònom aretoan, 1983an; eta, garai hartan bakarka ere erakusketa batzuk egin zituen arren, 1985etik aurrera (CVA desegin zen urtetik aurrera) hasi zuen bere bakarkako ibilbidea.
María Luisa Fernándezen obraren ezaugarri da eskultura postminimalistara hurbiltzea, hots, 60ko hamarkadaren amaieran Minimal artearen hoztasunari erantzunez sortu zen mugimendura -gehienbat gizonezkoek osatua-. Zurezko oholtza bezalako materialak aukeratu izanak eta haiek lantzeko moduak ere -planoan edo geruzaka, horrela bolumen handiak eraikiz- bere belaunaldiko artisten proposamenetatik aldentzen dute. Analitikoa hunkitzen duen jarrera batetik, Makulak (1984) edo Itsaso gorriak (1988) bezalako sailetako gainazalek elkarrengan esku hartzen dute, forma primarioak gorabeherez betetzen dira eta koloreak rol nagusia hartzen du. Emaitzak indar itsugarria duen lana da, aldi berean barru- barruko osagaia ere baduena, materialaren memoriari eta paisaiaren lirikari lotua.
María Luisa Fernándezek euskal artegintza garaikideari egin dizkion ekarpen handietako bat da Txantxa espresionistak erakusketa -Reina Sofía museoaren bildumako instalazioa, Gasteizko Trayecto galerian 1993an aurkeztu zena-. Bertan, Fernandezek artearen sistema, beraren banaketa-zirkuituak eta arte-lanbidea ditu aztergai: Artista idealak (1992) sailean, esaterako, María Luisak diagrama zirkularrak darabiltza benetakoari lotzen ez zaion sortzaile-eredu distortsionatua irudikatzeko, datu estatistikoen bitartez. Arrakasta lortu duten artista taldeen argazkien sail bat erantsi die pieza horiei (besteak beste, abangoardista errusiarrak, kontzeptualak, neoespresionistak, transabangoardistak, eta euskal artegileen bi belaunaldi), eta horrela artegintzan emakumeek jasaten duten bazterkeriaz hitz egiten digu; eta irudi horietako bitan Eva Hesse eta Alba Clemente agertzeak indartu egiten du ideia hori.
María Luisa Fernándezen obra plastikoaren garrantzia agerian geratu zen Bilboko Azkuna Zentroak 2015ean antolatu zuen je, je… ilargia atzera begirako erakusketan. Beatriz Herraezek koordinatutako erakusketa hura Vigoko MARCOra joan zen gero. Hain zuzen ere artista hiri hartan kokatu zen 2000. urtean, eta lan handia egin du sortzaile berriak heziz Vigoko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean.
Baditu lanak erreferentziako hainbat museo eta bildumatan, Estatuan nahiz atzerrian: Gasteizko ARTIUM - Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan, Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía museo nazionalean, Bartzelonako MACBA - Museu d'Art Contemporani-n, Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Bartzelonako Rafael Tous arte garaikideko fundazioan, besteak beste.

Sorkuntza lana aitortzea
Saria: 18.000€
Sra. Polaroiska
Alaitz Arenzana, Maria Ibarretxe

Sra. Polaroiska, Alaitz Arenzanak (Bilbo, 1976) eta Maria Ibarretxek (Bilbo, 1977) osatutako arte-kolektiboa, 2002tik ari da bere proiektuak garatzen. Instalazio koreografikoetatik hasi eta film, performance eta site specific-etarainoko obrak egin dituzte, ekintza-artearen eta sorkuntza eszenikoaren, entzunezkoaren eta koreografikoaren inguruan. Bestelako espazio eta hizkuntzen bila jarduten dute funtsean, eta bilaketa horretan gorputza eta berak espazioarekin duen lotura dira beti protagonista nagusiak. Kontakizunaren ohiko egituretatik eta ikuslearentzat itxita dauden kontzeptuetatik ihesi, haien obrak anbiguo agertzen dira nahita, so dagoenaren begirada ezegonkortu egin nahi dute eta ikusten duenaren aurrean jarrera hartzera behartu. Obra eszenikoetan, errealitatearen eta fikzioaren artean kulunka dabilen esperientzia bizitzera gonbidatzen dituzte ikusleak, nor bere bizipenen aurrez aurre jarriz, zinemaz kanpo gertatzen diren egoera batzuen bitartez. Haien filmak, bestalde, ikuspegi esperimentaletik eginda daude eta egunerokotasunetik kanpo planteatutako eguneroko ekintzak konbinatzearen emaitza dira: kontzientea eta inkontzientea edizio-mahaian ehuntzen dituzte muntatze-lan arretatsu batean. Zinema, performancea, dantza garaikidea edo musika bezalako arloak uztartuz sortutako collage onirikoak dituzte euren zigilu pertsonala euskal artegintza garaikidearen munduan.
Ekarpen garrantzitsua egin diote azken urteotako artegintza garaikideari. Talde-lana egin dute irudikeriari eta mundu misteriotsuei eutsiz, baina baita errealitatean oinarrituta ere. Performancea, zinema esperimentala eta koreografia baliatuz kontakizun konplexuak eraiki dituzte, nola edo hala zirraren bidez harrapatzen gaituztenak.
Sra. Polaroiska bere bulkada eta desioei jarraituz aritu da lanean, baina jakin du inork eskainitako testuinguruak, enkarguak edo proposamenak ere lantzen. Zinegileak eta performerrak dira Alaitz eta María. Kameraren albo banatan agertzen dira euren lanen hasieran. Haien gorputzak dira begira daudenak eta jarduten dutenak. Gorputza, begiratzeko eta mugitzeko egintza politiko gisa, subjektu aktibo bihurtzen da agertokian, nork bere burua ezagutzeko eta elkar ezagutzeko.
Arte-zentro askotan aurkeztu ditu bere obrak Sra. Polaroiskak. Aipatzekoak dira, besteak beste, Artium Museoa, Reina Sofía museoa, Guggenheim Museoa, Cervantes Institutuaren Stockholmeko, Manchesterko eta Milango zentroak, Stuck Kunstencentrum (Lovaina) eta nazioarteko 40tik gora jaialdi: Festival de Cinémas Diferentes, Parisen; Festival du Cinéma Espagnol, Nantesen; VAMFEST - Vercelli Art Movie & Museum Festival, Italian; Festival Internacional de Videoarte de Camagüey, Kuban; International Independent Film Festival, Lisboan, eta abar. The physical destruction, together to destroy eta Estaré aquí mismo bakarkako erakusketak egin dituzte hurrenez hurren BilbaoArte Fundazioan eta Andoaingo Bastero Kulturgunean. Hainbat egonaldi lortu dituzte, besteak beste A.I.R Laboratory-koa Varsoviako Centre for Contemporary Art Ujazdowski Castle zentroan, Bilbao Arte Fundaziokoa, eta Semananji Residency-koa Seoul Museum of Art-en, Hego Korean.
Sari hauek jaso dituzte, beste batzuen artean: Injuve ikus-entzunezko saria, Lehenengo Ertibil Saria, soinu-banda onenarentzako MECAL saria, argazki onenarentzako Merlo saria Argentinan, Madrilgo Koreografia Lehiaketako lehenengo saria, argazkilaritzako lehenengo Rolling Rollak saria, eta aipamen berezia Nafarroako Ikus-entzunezkoen Jaialdian. 2014an eta 2015ean Etxepare Institutuaren GAUR “Contemporary Basque Art Revision” programan parte hartu dute eta erakusketak egin dituzte Centre DÁrt Le Lait-en (Frantzia), PINTA Earl´s Court Exhibition Centre-n (Londres) eta Espainiak Santiagon (Txile), Tegucigalpan (Honduras), San Josen (Costa Rica), Managuan (Nikaragua), Montevideon (Uruguai) eta Cordoban (Argentina) dituen kultur zentroetan.
2015ean Iberescena beka lortu zuten Encuentros en Santa Cecilia. Trayectos, afectos y lugares izeneko proiektua garatzeko, EINCE programaren barruan, Guadalajaran (Mexiko). Lur Away instalazio koreografikoa ere estreinatu zuten Bilboko Azkuna Zentroan; beste leku batzuen artean, Bartzelonako Mercat de Les Flors-en, Sevilla en Danza-n eta Tabakaleran aurkeztu dute obra hori. Gainera, Bilbao Bizkaia Exterior Día filmean parte hartu dute Los Ocho Pecados Capitales izeneko piezarekin, zeina Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak ekoiztu baitu eta Malagako Zinemaldian eta Madrilgo Berlanga aretoan proiektatu baita. 2015ean eta 2016an Andrekale proiektua gauzatu dute Komanditario Berriak programaren barruan, Fundación de France, Artehazia eta Tabakalerak ekoiztuta, eta azken zentro horretan bakarka erakutsi dute AndreKale instalazioa; gero instalazio hori Parisko CONTEXT Gallery-n egon da ikusgai. 2016an artista gonbidatu gisa jardun dute Europa Transit Kaleko dantzariak (Plovdiv-Bulgaria) dokumentalean; Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak ekoiztu du obra hori. Urte horretan bertan Consonni arte garaikidearen ekoizlearen Radio Symposium LAPUBLIKA proiektuan parte hartu dute, eta Diálogos de cine proiektuan ere bai, Ulrike Ottinger-ekin batera, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Tabakalerak antolatuta.

Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzea
Saria: 18.000€
Azala

Proiektu pribatua da Azala, Idoia Zabaleta koreografoak eta Juan Gonzalezek 2008an abiarazia, eta dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko artearen erreferentzia bihurtu da. Landa- ingurunean kokatuta dago, Gasteiztik 30 kilometrora, Lasierran. Egonaldiak egiteko, ikasteko, partekatzeko eta esperimentatzeko tokia da.
Azalaren helburu nagusietako bat da lan-baldintza egokiak sortzea hainbat arlotako artisten sortze-prozesuetarako. Arte eszenikoetatik abiatuta -Idoia Zabaletaren ibilbideagatik-, Azalan obra eszenikoetarako proposamenak lantzen dira, baina ez horrelakoak bakarrik. Leku irekia da, bertan sortze-lanaren edozein fase bizkortu daiteke elkarlanean, partekatu egiten dira artegile guztien sorrera- edo ikerketa-prozesuak, eta etengabeko prestakuntzari ere heltzen zaio.
Azala zentroan agerian jartzen dute zein balio handia duen autonomiarako eta askatasunerako lekua eta denbora eskaintzeak, saiakuntzaren, truke kritikoaren, lanaren eta hausnarketaren bitartez ezagutza sortzeko. Jarduteko askatasun hori eta laborategi esperimental hori direla medio, elkarrekiko harremanak eta loturak egiten dituzte hainbat sortzaile, artista eta ikertzailek. Hala, beste gauza batzuen artean, pentsatzeko eta jarduteko, elkar ezagutzeko eta elkarri eragiteko babesleku bihurtu da zentroa.
Horretarako, badituzte sortzeko eta ikertzeko egonaldiak, lantegiak, laborategiak, mintegiak eta bilerak. Artista eta kultur agente asko igaro dira Azala zentrotik, hemengoak nahiz Estatukoak, lantegi eta laborategietan parte hartzeko edo egonaldietan euren produkzioak prestatzeko. Horietarikoak dira Sra. Polaroiska, Garbiñe Ortega, Itziar Okariz, June Crespo, Isabel de Naverán, Miren Jaio, Elena Aitzkoa, Usue Arrieta, Jorge Núñez, Danele Sarriugarte, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum, Marion Cruza, Pablo Marte, Colaborabora, Larraitz Torres, Sandra Cuesta, Marc Vives, Quim Pujol, Ion Munduate, Magmadam, Txaro Arrazola...
Azala zentroaren interesgune nagusietako bat da, gainera, gai izan direla tokiko ingurunea uztartzeko nazioartean egina duten harreman sare zabalarekin. Nazioartean ospea duten artistak ere izan dira bertako laborategietan; besteak beste, La Ribot, Lisa Nelson, Ben Russel, Ben Rivers, Rosa Casado eta Mike Brookes, Camila Téllez eta Sebastián Mahaluf...
Periferia geografiko eta artistikoan jarduten du Azala zentroak. Lasierran, 9 biztanleko herrixka batean; eta loturak sortzen ditu ingurune horrekin, berariazko programa baten bitartez. Baina arte eszenikoetan ere jarduten du, arte plastikoekin eta ikusizko arteekin, ahotsarekin eta testuarekin gurutzatuz.
Kolektibotik bertatik adierazi dutenez, artista, sortzaile, ekintzaile eta pentsalariak biltzeko eta trukean aritzeko lekua da Azala. Dantza eta arte eszenikoak dira leku horren epizentroa; hedatze-uhina, berriz, artearen beste arlo batzuetara zabaltzen da, bai eta beste nomenklatura batzuetara ere -arte performatiboak, gorputzaren arteak, arte biziak-, eta naturaltasunez eta promiskuitatez zeharkatzen ditu.

Azala, proiektu kulturala eta espazioa