"XIXILI: HEGATSA GALDU NUENEKOA"
- Liburutegia:
- Galdakaoko Udal Liburutegiak
- Gaiak:
- Eleberria
- Gomendatuta:
Leire Lekuonaren Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa liburua salgai duzue Euskal Herriko liburu-dendetan.

Narrazio lirain honetan, Bermeon Xixili izenaz ezagutzen den laminaren istorio asmatua daukagu, pertsonaia mitologiko horren ur azpiko erresuman murgilduko gaituelarik. Hegatsa galdu eta gizaki bihurturik, Xixili arrantzale gazte batez maiteminduko da. Baina liburu honek ez du istorio klasikoaren amaierarik izango. Egileak adierazten duen moduan, «Xixiliren pertsonaiak barruan sorrarazten didana idatzi dut, kutsu pertsonala emanez».

Javier Rojok honakoa idatzu zuen El Correo aldizkarian: «Narrazio hau idazterakoan erromantizismo garaiko idazle askok egin zutena berritu duela ematen du: literatura tradizionalean oinarrituta, bertan aurkitzen diren zenbait elementu hartu eta horiekin itxura berriko leienda moduko bat sortu du.»