Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

"Isiltasunaren itsasargia", Ibon Martin

Liburutegia:
Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
Gaiak:
Eleberri beltza eta intrigazkoa
Gomendatuta:

Laburpena: Pasaiako Platako itsasargiaren oinetan sarraskiturik agertzen da emakume baten gorpua, sabeleko gantzak erauzita. Faroan bertan bizi den Leire Altuna nobela erromantikoen idazleak deskubritu du hilotza, eta ezustean ohartuko da bera dela, Ertzaintzaren ustetan, susmagarri nagusia…

Ibon Martín soseguz egiten ari zen bidea gurekin, baina, zerbait gertatu da azken hilabeteetan eta bare-bare iragaten zuen ibaia bapatean ur-lasterra bihurtu da: hainbeste irakurle bere liburu bat eskatzera (eta “hori ez balego, beste edozein, gomendatu egin didate eta…”) ah, deskubrimendua!!!.

Pozgarria da, eleberri beltza guztoko duzuen irakurleek, alde batera utzi “ordezkaezin” nordikoak eta gure idazle bati zuen apaletan lekutxo bat egin diozuela ikustea. Bai, nordikoen antza handia du baina gure lurralde honetan kokatzen ditu thrillerak, beraz, gertu sentitzen ditugu. “Maestro vasco del suspense” izendatu du bateren batek; baliteke hori izatea.

Gustura gomendatzen dizuegu hau eta bere eleberri guztiak . Eta ibilbideak gustoko dituzuenentzako, liburu pila Euskal Herriko bazter guztiak ezagutu ahal izateko.

Donostiako Sagües aldean hasita, Pasaiara heltzen den bidea itsaso ertzetik egitera animatzen bazarete, bidean zehar topatuko duzue istorio honen kokapenak eta “Faro de Plata” misteriotsua.