Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

"Azken etxea", Arantxa Urretabizkaia

Liburutegia:
HABE Liburutegia
Gaiak:
Eleberria
Gomendatuta:

Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe bat begiz jo, eta harekin tematu da. Ez du bizimodu arrunta izan, eta ez dira arruntak izango azken etxe hori lortzeko egingo dituen ahaleginak. Tema horretan iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilaturiko dira, elkar zelatatuko duten auzokideen giroan.

Arantxa Urretabizkaiak bere azken lana aurkeztu du, eta bideo honetan ikus daiteke egilea liburuari buruz hizketan.

Arantxa Urretabizkaiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Wikipediara jo dezakezu. 

Eta bere beste lanen bat irakurri nahi baduzu, hemen duzu azken hamarkadan argitaratu dituen obren zerrenda