Gogora, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutua gure herriko memoria demokratikoa jaso eta transmititzeko egitekoarekin jaio da.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua administrazio-erakunde autonomoa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dago Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Idazkaritza Nagusiaren bidez, erakunde hori sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legean ezarritakoaren arabera. Erakunde horri dagokio honako hauetan datzan politika publikoa garatzeari buruzko administrazio-jarduna: giza eskubideak bermatu, bultzatu eta garatzea, memoria sustatzea, eta bizikidetza demokratikoa garatzea eta bizikidetza horretan aurrera egitea.
Azken ehun urteetan indarkeriak markatutako esperientzia traumatikoen memoria gordetzeko eta transmititzeko eginkizuna du; bidegabeki pairatutako sufrimenduaren memoria, bai eta bizikidetza demokratikoa eta, are egoera txarrenetan ere, giza eskubideen eta bakearen defentsan oinarritutako gizartea eraikitzeko eta defendatzeko ahaleginaren memoria ere.
Memoria demokratikoa transmititzeko erantzukizun etikoa abiapuntu hartuta, memoriaren eraketa inklusiboa sustatzea eta herritarren parte-hartzea bermatzea da Institutuaren helburua. Memorien arteko elkarrizketa horrek muga bat baino ez du: memoria ezin da erabili gertaerak baztertzeko edo parekatzeko. Ez eta ezein terrorismo, indarkeria edo giza eskubideen urraketa mota justifikatzeko ere.
Institutuaren egiteko nagusia memoria kritikoa gorde eta transmititzea da, helburu pedagogiko eta dibulgatzaileekin. Horretarako, memoriaren eta giza eskubideen sustapenaren esparruan lan egiten duten instituzioen eta gizarte-erakundeen jarduera koordinatuko du, eta haien guztien arteko lankidetza sustatuko du, gizartearekin harremanik handiena izateko bidea bermatzeaz gain.
Institutuari eginkizun espezifiko hauek betetzea egokituko zaio: