Hizkuntza

 

Oposizio-aldia eta lehiaketa-aldia amaitutakoan, prozesua gainditu dutenen artean esleituko dira lanpostuak. Horretarako:

  • Jakinaraziko dira eslei daitezkeen lanpostuak.

  • Prozedura bat ezarriko da prozesua gainditu duten izangaiek adieraz dezaten zein den beren lehentasun-hurrenkera dagozkien lanpostuetarako.

  • Izangaiek adierazitako lehentasunak eta hautaketa-prozesuan lortutako puntuazioa konbinatuko dira.

Nolanahi ere, lanpostuak esleitzen direnean, guztiz bermatu beharko da izangai bakoitzak atxikiko zaion lanpostuaren baldintzak betetzen dituela.