Epaimahaia organo bat da, eta bere eginkizuna da hautaketa-prozesua
aurrera eramatea, beti ere deialdiaren oinarriekin bat. Hautaketa-prozesuko
onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrendarekin batera
agertuko da epaimahaiaren osaera. Hauexek izango dira bere kideak:
mahaiburua, HAEEko ordezkari bat, langileen ordezkari bat eta karrerako
funtzionario bi.
Epaimahaiaren
ardura da hautaketa-prozesua zuzen eramatea aurrera: egingo diren azterketak
zuzenduko ditu, lehiaketa-aldian aurkeztuko den dokumentazioa balioetsiko
du... Azken batean, bere ardura da berdintasun-, gaitasun- eta merezimendu-printzipioak
beteko direla zaintzea.
Edozein
unetan, hautaketa-prozesuarekin zerikusia duen zeinahi ohar, kexa edo
iradokizun egin nahi baduzu, egin ezazu. Horretarako, idazki bat bidali
HAEEra (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), epaimahaiburuari zuzenduta.
Idazkian, zure izen-abizenak adierazteaz gain, honakoak ere ipini beharko
dituzu: kidegoa edo plaza, epaimahaiari jakinarazi nahi diozun kasua
eta eskatzen duzuna.