Hizkuntza

 

Zerrenda hauetan, jendaurrean jarriko dira hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartu diren eta bazter utzi diren pertsonen izenak.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hogei (20) egun balioduneko epearen barruan (igandeak eta jai-egunak ez dira zenbatzen), jendaurrean jarriko dira onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendak. Zerrendok Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira; web honetan ere kontsultatu ahal izango dira.

Begira ezazu onartutakoen zerrendan sarturik zauden; komeni da. Onartutakoen zerrendarekin batera, bazter utzitakoen zerrenda ere argitaratuko da, bazter uzteko arrazoiak aldean daramatzala. Bazter utzitakoen zerrendan agertzekotan, 10 egun balioduneko epea duzu erreklamazioa egiteko.

Aurkeztutako erreklamazioak aztertuta, jendaurrean jarriko dira onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrendak, bai HAEEko egoitzetan, bai web honetan. Begira ezazu onartutakoen behin betiko zerrendan zauden; izan ere, zerrenda hori erabiliko da azterketa egiteko unean.

Onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda onartutakoan, azterketa teorikoa prestatzeko balio izango duten galderen ale bat bidaliko zaie onartutako izangai guztiei.

Onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrendarekin batera, lehenengo azterketa non eta noiz egingo den adieraziko da. Beraz, garrantzitsua da zerrenda kontsultatzea, batetik, hautaketa-prozesuan onartuta zauden ziur jakiteko, eta, bestetik, lehenengo azterketaren eguna eta lekua jakiteko.