Balio bereko lana

BALIO BEREKO LANPOSTUAK GENERO-AKATSIK GABE IDENTIFIKATZEKO GIDA PRAKTIKOA

Balio bereko lana
 
Argitalpena
2021
Argitalpen-zenbakia
2
Egilea(k)
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioa - Lan eta Enplegu Saila / Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco - Departamento de Trabajo y Empleo
Hizkuntza(k)
Euskera, Español
ISBN
978-84-457-3558-9
Sustatzailea
Lana eta Enplegua
Argitaratzailea
Lana eta Enplegua
Gaiak
Berdintasuna, Soldata-arrakala, Balio bereko lanpostuak

Deskribapena

2018ko azaroaren 27an, Gobernu Kontseiluak Euskadin Soldata Arrakala Murrizteko Estrategia eta Ekintza Plan Eragilea onartu zituen. Planaren bidez lortu nahi da 2030ean soldata-arrakala txikiena duten europar herrialdeetako bat izatea.

Generoaren araberako soldata-arrakalak lan-merkatuan ezin ageriago uzten du betidanik izan dugun emakumeen eta gizonen aukeren berdintasunik eza eremu guztietan: familian, gizartean, hezkuntzan eta ekonomian. Hartara, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzako zenbait sailek planean parte hartzea.

Honako hauek dira parte hartzen duten sailak: Ekonomiaren Garapena, Enplegu eta Gizarte Politikak, Hezkuntza, eta Lan eta Justizia. Horrez gain, dei egiten diogu gizarte osoari (bereziki, gizarte-eragileei, enpresei eta sindikatuei), Euskadiko jendarte berdinzaleagoa eraikitzeko.

Lan eta Justizia Sailak bere gain hartu zuen balio bereko lanaren gida hau egiteko ardura, onartu ziren beste ekintza batzuen artean. Lansaria baldintza berdinei jarraikiz ezartzeko irizpidea bermatze aldera, enpresek lansari bera ordaindu behar diete balio bereko lana egiten duten langileei; hortaz, lanpostuak genero-estereotiporik gabe baloratu behar dira.

Gizarte-eragileek ere Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bidez parte hartu dute gida honen garapenean, kudeatzaile nagusiak baitira. Gidaren bidez lagundu nahi dugu honako alderdi hauek argiago zehazten: enpresako lansariak nola ezartzen ditugun, zer-nolako jarrerak hartzen ditugun, zer prestakuntza eta gaitasun ordaintzen ditugun; eta langileen soldata-faktoreetan genero-diskriminaziorik dagoen ala ez.

Gida egiteko, beraz, ezinbestekoa izan da Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren lana. Gizarteeragileek sindikatuen eta enpresa-elkarteen parte hartzea bideratzen dute mahaian, politika publikoak diseinatzeko eta ezartzeko; hortaz, gida hau ere frogatu dute, eta, batez ere, hobetu egin dute, beren ikuspegien bitartez. Espero dugu tresna balioduna izatea, emakumeen eta gizonen berdintasuna negoziazio kolektiboaren bidez eraikitzen jarraitzeko.

Azkenik, NAIDER institutuko aholkulariei eskertu nahi diegu gida hau egiteko laguntza.

Genero bazterketarik gabeko balio bereko lan-postuak identifikatzeko gida praktikoari, Eranskin bat gehitu zaio “ordainsari berdintasunaren printzipioa bermatzeko “balio berdineko lanaren” kontzeptua” tituluarekin, zeinak genero bazterketarik gabe lan-postuak baloratzeko eta esperientzia internazionalak ezagutzeko balio digun.