Lehendakaritza

16. Turismo eta Merkataritzako Plan Estrategikoa 2030

Helburuak

TMKPE honen helburuetako bat, besteak beste, jarduera publikoaren lehentasunezko arloen plangintza eta identifikazioa da, horien bidez turismoaren, merkataritzaren eta kontsumoaren arloan gobernu-ekintza sustatu ahal izateko, koordinatuta eta eraginkortasunez aurrera egiteko eta Euskadi solidarioa, jasangarria eta lehiakorra lortzeko.

Kalitateko enplegua, gizarte-jasangarritasuna eta suspertze ekonomikoa dira TMKPE honen xede.

Euskadik ez du bere inguruneko gizarte garatuen ohiko joerara jo; beraz, hazten ari den sektore tertziario indartsua du eta, hori, dagoeneko, BPGd-aren % 69 da. Merkataritza ia zerbitzuen sektorearen guztizkoaren gaineko % 16 da eta, turismoa, % 8,6.

TMKPE-k bere eginkizuneko sektoreek kualitatiboki eta kuantitatiboki hazteko duten gaitasunaren eta ezaugarrien analisi eta diagnostiko sakona egin du, eta bere diseinuan, zeharka, Sailak ezarritako garapen jasangarriko, gizarte-erantzukizuneko eta lurralde-orekako 3 xedeak jaso ditu, eta bere jarduketaren helburu global gisa honako hauek planteatzen dit

Hazkunde turistiko sendoa, enplegu gehiagorekin eta hobearekin
Merkataritza-sektorearen lehiakortasunaren sustapena
Pertsona kontsumitzaileen defentsa eta kontsumo arduratsuaren sustapena

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Planaren proposamena aurkeztea Amaituta
Planari buruzko txostenak egitea Amaituta
Gobernu Kontseiluak plana onartzea Amaituta

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: