Giza eskubideei buruzko nazioarteko agirien itzulpenetan oinarritutako itzulpen-memoria

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Itzulpen-memoria hauek TMX fomatuan ematen ditugu orri honetan. Zure ordenagailura kopiatu ditzakezu eta zure itzulpen-lanetarako erabili. Erabiltzeko, itzulpen-memoriok onartzen dituen programaren bat beharko duzu instalatuta: Wordfast, Trados, Transit edota Dèja-vu, adibidez.

Beraz, Giza eskubideei buruzko nazioarteko agirien itzulpen-memoria duzu hemen, IZOko eta Eusko Jaurlaritzako itzultzaileen lanaren emaitza, bertako zuzentzaileek gainbegiratuta. Ez du, haatik, arau-baliorik; lan-tresna baliagarria izan daitekeelakoan ematen dugu, soil-soilik.

Zure itzulpen-memoriak bidaltzen badizkiguzu, hemen jarriko ditugu, guztion mesederako.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.