Zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, lehian beste eskabide batzuk aurkezteko aukera emanez, Urretxu eta Antzuola udalerrietan (Gipuzkoa) dagoen Trekutz parke eolikorako aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera.

IRAGARKIA, 2021eko azaroaren 10ekoa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, lehian beste eskabide batzuk aurkezteko aukera emanez, Urretxu eta Antzuola udalerrietan (Gipuzkoa) dagoen Trekutz parke eolikorako aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera.

Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoen bidez energia eolikotik energia elektrikoa ekoizteko instalazioak baimentzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Trekutz parke eolikorako aurretiaz aurkeztutako administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:

Kokalekua: Trekutz.

Eskatzailea: Cilda Energy SLU.

Eragindako udalerriak: Urretxu eta Antzuola (Gipuzkoa).

Aerosorgailuen kopurua: 2.

Instalatutako potentzia gordina: 12 MW.

Aerosorgailuen koordenatu geografikoak:

Aerogeneradorl UTM x UTM y
1 553804 4772176
1 553182 4772495

Hori guztia argitara ematen da, hogei eguneko epean, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan azken aldiz argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek lehian eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten, dekretu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Donostia, Easo kalea, 10, 20006 PK) edo izapidetze elektronikoko plataformaren bidez.

Azken aldaketako data: