Zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, lehian beste eskabide batzuk aurkezteko aukera emanez, Azkoitia, Urretxu eta Zumarraga udalerrietan (Gipuzkoa) dagoen Buruzai parke eolikorako aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera.

Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoen bidez energia eolikotik energia elektrikoa ekoizteko instalazioak baimentzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Buruzai parke eolikorako aurretiaz aurkeztutako administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:

  • Kokalekua: Buruzai.
  • Eskatzailea: Green Capital Development 65 SLU.
  • Eragindako udalerriak: Azkoitia, Urretxu eta Zumarraga (Gipuzkoa).
  • Aerosorgailuen kopurua: 4.
  • Instalatutako potentzia gordina: 18 MW.
  • Eragindako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
Poligonala UTM x UTM y
A 553809 4775212
B 555755 4776416
C 558896 4772794
D 558432 4772439
E 555640 4775663
F 554114 4774719
  • Aerosorgailuen koordenatu geografikoak:
Aerogeneradorl UTM x UTM y
1 554257 4775119
2 554868 4775562
3 557559 4773902
4 558182 477300

Hori guztia argitara ematen da, hogei eguneko epean, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan azken aldiz argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek lehian eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten, dekretu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Donostia, Easo kalea 10, 20006 PK) edo izapidetze elektronikoko plataformaren bidez.

Azken aldaketako data: