Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Gertu Programa

Helburuak

Gertu programak (PDF, 238 KB) elkarrizketa zuzena hastea ahalbidetu du, banaka-banaka, erail dituzten biktimen Euskadiko 300dik gora familiekin. Esperientzia oso baliagarria izan da.

Gertu Programaren garapenetik atera daitezkeen ondorio nagusienak honakoak dira:

  • 70ko eta 80ko hamarkadetan atentatua pairatu zuten biktimen familien kasuan, arreta pertsonalizatua eta aitorpen gabezia antzeman da.
  • Biktimen arteko elkarrizketa-eremuetan parte hartzea gustura onartuko luketen biktima kopuru esanguratsua dago; hasiera batean, antzeko bizipenak bizi izan dituztenekin izango balitz ere, beste bilera zabalagoetara itxi gabe.
  • Biktima askok beren borondatea agertu dute memoriaren eta bizikidetzaren eraikuntzan parte hartzeko eta beren ekarpena eskaintzeko

Memoria eraikitzen laguntzeko, beren lekukotasuna grabatzea eskaini zitzaien biktimei. 2015eko udatik 191 testigantza grabatu dira.

Azken aldaketako data: