Urdaibaiko Biosfera Erreserbako erabilpenerako eta kudeaketarako egitamu gidaria

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako erabilpenerako eta kudeaketarako egitamu gidariari dagokion planoa, 1:25000 eskalan (2016. urtea). URDAIBAIko Biosfera Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako lehenengo Egitamua 242/1993 Dekretuaren bidez (1993ko abenduaren 7ko EHAA; 233 zk.) onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Indarrean dagoena 2016ko irailaren 27an onartua izan da. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezinean egitekoak diren jarduerak antolatzeko dokumentu arauemailea da. Dokumentu horretan, jasangarritasunaren ikuspuntua hartu da kontuan; horrela, guk ez ezik, datozen belaunaldiek ere erabili ahal izango dute lurralde hori. Horretarako, lurraldea zonaka antolatu eta zona bakoitzean baimendutako edo debekatutako erabilerak ezartzen ditu.

LEINUA: 2003ko EKZParen berrikuspena eta Kategorizazioaren moldaketa burutzen ditu, UNESCOk zehaztutako estatutu-esparruarekin eta Natura-ondare eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legea aldatzen duen irailaren 21eko 33/2015 Legeak biosfera-erreserben sareei dagokienez ezarritakoarekin bat. Espazioa antolatzeko hiru kategoria ezartzen dira: NUKLEOA, NUKLEOA EDO TANPOIA BABESTEA, ETA TRANTSIZIOA.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.