Euskadiko natura-ondareko gune babestuen sarea

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskadiko Natura Ondarea Babesteko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen arabera deklaratu edo izendatutako natura-ondareko gune babestuak. Sare honetakoak dira parke naturalak, natura-erreserbak, natura-monumentuak, paisaia natural babestuak, Natura 2000 Sareko naturagune babestuak eta nazioarteko tresnak aplikatuz babestutako guneak.

LEINUA: Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko aurreko Legearen arabera izendatutako naturagune babestuen jatorrizko kartografia hartzen da abiapuntutzat, digitalizatu egiten baita. Natura 2000 guneak SIGPACeko lurzatietara eta administrazioen arteko mugetara egokitzen dira, eta gainjartzeak dauden espazioen mugak bateratzen dira. Espazio indibidualen geruzak mantentzen dira, eta honako geruza taldekatu hauek sortzen dira, Estatuko, Europako eta nazioarteko beste administrazio-instantzia batzuetara bidaltzeko: - Naturagune babestuak: ENP_ES21 - Natura 2000 Sareko naturagune babestuak: RN2000_ES21 - Nazioarteko tresnak aplikatuz babestutako guneak: Ramsar_ES21, MaB_ES21

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.