Natura 2000 sarea

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura 2000 sareko lekuen kartografia, 1:25000 eskalan. Habitat naturalak eta basa-landaredia eta fauna zaintzeari buruz Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako 92/43/EEE zuzentarauaren helburua da Europako lurraldeetako biodibertsitatea bermatzea, habitat naturalak eta basa-landaredia eta fauna zainduz. Zuzentarauaren babesean hartzen diren neurriak garrantzi komunitarioko habitat naturalak, eta landaredia eta fauna zaintzeko izango dira. Aipatutako helburua lortzeko Zuzentarau honek duen tresna nagusia Europa mailan bereziki babestu beharreko guneen Sare Ekologikoa da, "Natura 2000" izenekoa. Sare honen barruan daude Zuzentarauaren I. Eranskineko zerrendan ageri diren habitat naturalak dituzten lekuak, eta II. Eranskineko landaredia eta fauna dituztenak (BGL/KBE). Azkenik, Natura 2000 Sare honen barruan daude ere, lehenagoko beste zuzentarau batean, 79/409/EEE Zuzentarauan, aipatutako hegaztientzako babes bereziko eremuak ere (BBE). Kartografian KBE oraindik hautatu ez diren BGLen mugaketa (Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko ekainaren 10ean onartu zuena), hautatutako KBEn mugaketa (Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 16an onartu zuena) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (BBE) daude.

LEINUA: BGL, KBE, BBE eremu bakoitzari dagozkien geruzak bateratzea.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.