Korridore ekologikoen sarea proiektua

Datuak deskargatu

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Proiektua 2005ean egin zen, espezie basatiak dituzten naturguneen arteko lotura zaintzeko eta leheneratzeko, izan ere dagoeneko nahiko murriztuak daude eta isolatzeko joera dute. Azterlanaren problematikan eragiten duten elementu geografikoei buruz eskuragarri dagoen informazioa oinarri hartuta (faunaren banaketa, landaretza, lurzoruaren erabilerak, sare hidrografikoa, errepide-sarea eta biztanleguneak, babestutako naturguneen sarea, eta abar), EAEko paisaiaren azterketa espaziala eta funtzionala egin da igarobide ekologikoen sare fisiko bat osatu, eta, era horretan, paisaiaren konektibitatea edo iragazkortasuna bermatzeko habitaten eta populazioen zatikatzeak eraginda dauden fauna espezialistako espezientzat. EAEko igarobide ekologikoen sarearen egitura lotu beharreko nukleo-espazioen inguruan dago eratuta. Lotura-igarobideak eta -eremuak konexio-elementu dira, eta moteltze-eremuak, berriz, lotu beharreko eremuen zein aipatutako lotura-elementuen inguruan kokatzen dira. Lau figura horietan jasota ez dauden ibai-sareko tarteek, lotura gisa duten balioagatik igarobideen sarearen egituraren barruan jaso beharrekoek, osatu egiten dute haren eremu espaziala. Azkenik, aurreko elementuen barruko kokagune narriatuak dira ekologikoki leheneratu beharreko guneak.

LEINUA: Lehenik eta behin, zatikatzeko arazo handia EAEn pairatu duten eta pairatzen duten habitat motak zein diren aztertu da (habitat-mailako hurbilketa), eta horien mende dauden espezieen mehatxu-maila zein populazioen banaketako sakabanatze-mailaren bilakaera aztertu da (espezie-mailako hurbilketa). Ondoren, eskualde-mailako igarobide ekologikoen sare baten bidez konektibitatea zer habitat motatan hobe daitekeen zehaztu da (helburu-habitatak). Horrelako habitatek komunitate biologikoan zatikatzeko arriskua duten eta eskualde-mailan ageri diren espezieak izan behar dituzte; horiexek dira helburu-espezieak. Lotu beharreko nukleo-espazioen hautapena oinarri hartuta diseinatu da igarobideen sarea (helburu-habitatak dituzten Natura 2000 sareko guneak, funtsean). Lotu beharreko nukleo-espazioak zehaztutakoan, lurzoru-erabilerek helburu-espezieen lekualdaketari jartzen dizkieten erresistentzien mapa sortu da igarobide ekologikoen sarea diseinatzeko, eta horretan oinarrituta zehaztu dira lotu beharreko nukleo-espazioen artean mugitzeko erraztasun handiena ematen duten lerroak edo bideak. Erresistentzien mapa raster formatuan dago, eta 20 x 20 metroko pixel-bereizmena du. Honako informazio hauek erabili dira mapa hori osatzeko: ? Espainiako hirugarren baso-inbentarioa (1997-2006): EAE eta Nafarroako, Burgosko, Kantabriako eta Errioxako eremu mugakideak. ? Udalplana 2003: EAEko udal-plangintzako bizitegi- eta industria-lurzorua. ? EAEko bide- eta trenbide-sarea. ? EAEko bide-sareko ibilgailuen eguneko batez besteko intentsitatea. ? EAEko autobide eta autobietako gaineko eta azpiko pasabideak. Erresistentzia-maparen balioak erlatiboak dira; izan ere, 1 eta 1.000 arteko eskala baten barruan sartuta daude, eta bibliografiaren eta adituei egindako kontsulten bidez zehaztu dira. Nukleo-espazioen artean helburu-espezieentzat lurraldeak zer iragazkortasun duen kalkulatzeko, nukleo-espazioen mapa jatorri-elementu gisa hartu da, eta lurzoru-erabileren erresistentzia-mapa, berriz, kostu-a

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.