Euskal Autonomia Erkidegoko Paisaia Berezien eta Apartekoen Katalogoaren Aurreproiektua

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko Paisaia Berezien eta Apartekoen Katalogoaren Aurreproiektuaren kartografia, 1:25.000 eskalan (2005. urtea). Los elementos básicos en la confección del Inventario y el Catálogo de Paisajes Singulares y Sobresalientes son las cuencas visuales, las texturas paisajísticas, los espacios de interés naturalístico, y los paisajes de influencia marina.

LEINUA: EAEko Paisaia Kartografia (1:25.000 eskala) oinarri hartuta zehaztu dira ikuspegi-eremuen mugak. Kartografia hori Madrilgo Ekologiako Unibertsitate arteko Sailak eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Landa-eremuko Proiektu eta Plangintza Sailak egin zuten 1990ean. Lan horretan honela definitzen da ikuspegi-arroa: behatzaile bakar batek hainbat behaketa-gunetatik begiz barnean har ditzakeen eremuetako bakoitza. EAEko Paisaia Kartografia oinarri hartuta zehaztu da paisaia-testuren kartografia, baina oinarri kartografiko eguneratuago baten gainean sortu da, eta, are garrantzitsuagoa, berau aldian behin eguneratzea bermatuta dago. EAEko Landaredi Mapa (1:25.000 eskala) da oinarrizko kartografia-iturri hori. Paisaia mota jakin batzuetan beste iturri batzuk erabili dira, landaredi-mapa ez zegoela aski eguneratuta edo paisaiaren ezaugarriak egoki biltzen ez zituela iritzita. EAEko Geologia Mapa (1:25.000 eskala), Udalplanean jasotako hiri- eta industria-lurzoruen informazioa eta orto-argazkien berrikuspena izan dira beste iturri horiek. Paisaia mota jakin batzuk identifikatzeko (belaze-baso mosaikoko eremuak edo landazabalean isolatutako baserriak, esaterako), analisi espezifikoak egin behar izan dira, erabilitako iturrien bidez ezin baitziren zuzenean identifikatu. Babes-erregimenen baten pean dauden guneak hartu dira natura-balioko gunetzat, baita natura-balioa izateagatik beste katalogo batzuetan bildu diren baina lege-babesik ez duten bestelako tokiak ere. Paisaia-balorazioa egin beharreko natura-balioko guneen mapa egiteko honako prozesu hau erabili da: hasteko, Natura 2000ko gune trinkoak hautatu dira, ibai-tarteei dagozkienak baztertuta. Ibai-toki batzuetan, aldamenean eremu trinkoak dituzten horietan (balioa duten natura-basoak, adibidez), aukeratu egin dira eremu horiek.Baldin eta lurralde batek Natura 2000ko bi figura baditu, zabalena hautatu da soilik. Egindako hautapen horri Natura 2000ren barruan jasota ez dagoen Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren zatia eran

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.