Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko abeltzaintza ustiategien jarduera lizentziarako kartografia

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Geoeuskadi bisorearen bitartez argitaratzen den tresna hau jarduera-lizentzia duten txosten teknikoen erredakziorako laguntza da. Bigarren Xedapen Gehigarriak agintzen du ezartze berriko eta indarrean dauden abeltzaintzako ustiategitarako jarduera-lizentziarako tramitazioan, espedienteak Administrazio Hidraulikora bidali behar direla, beti ere ustiategiak eremu konkretu batzuetan kokatzen badira

LEINUA: kartografia hau URA (Euskal Ur Agentzia)rekin batera landu da eta bertan irailaren 22ko 515/2009 Dekretuan azaltzen diren eremuak biltzen dira: ? Herri jabari hidraulikoaren babes-eremuak ? Akuiferoak kutsatzeko arrisku handiko eta oso handiko eremuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean sartuta daudenak. ? Nekazaritza-jardueran sortutako nitratoen kutsa¬dura dela-eta, kaltebera izendatutako eremuak. ? Hiri-hornikuntzarako ur-bilketetatik hurbil dauden eremuak, betiere alde babestuen erregistroan sartuta badaude. ? EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Planean sartutako hezeguneak. ? Legez onartutako figuren bitartez babestutako inguruetan dauden eremuak.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.