Lehendakaritza

Gazte Informazio eta Dokumentazioaren Euskal Sarea: aurkezpena

 1985ean, Gazteriaren Nazioarteko Urtean, jarri zen abian gerora Gazteen Informazio Zerbitzuen onespen ofiziala arautzen duen uztailaren 20ko 211/1993 Dekretuaren bidez gauzatuko zen prozesua.

   1988an, 14/1988 Dekretuaren bidez (88.02.06ko EHAA), Gazteen Informazio eta Dokumentaziorako Zentro Koordinatzailea sortu zen. Zentro horren eskumenak ondokoak ziren, besteak beste: 

  • Gazte Informazio eta Dokumentazioaren Euskal Zerbitzua koordinatzea
  • Bulegoen sorrera arautzea
  • Bulegoen sorrera sustatzea

   1990ean, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzak, foru-aldundiekin elkarlanean, Euskadiko informazio eta dokumentazio zentroek batera jarduteko oinarriak finkatu zituen; izan ere, ordura arte bakoitzak bere kasa jarduten baitzuen, eta oinarri hauen bidez informatika-sare bateratua sortzeari ekin zioten.

   Hasiera batean unean uneko informazioa edo informazio iragankorra lantzen zen, eta ondoren informazio iraunkorra ere lantzen hasi ziren

   Hona hemen Gazte Informazio eta Dokumentazioaren Euskal Sarea osatzen dutenak: zentro koordinatzailea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundietako lurralde-zentroak eta Euskal Autonomia Erkidegoko berrogeita hamar udal.

   Lurralde-zentroek eta zentro koordinatzaileak beren berezko lan-sistemak eratzen dituzte, eta hala, dokumentazioari buruzko irizpideak bateratu, helburu komunak adostu eta informatika-aplikazio bera erabiltzen dute.

  Informatika-programak 8 datu-base ditu, eta ondoko hauek elikatzen dituzte datu?baseok: Gazteen Informazio eta Dokumentaziorako Zentro Koordinatzaileak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru?aldundietako lurralde-zentroek. Horrela, beraiei dagokien informazioa bilatu, landu eta zabaltzen dute, betiere sarea koordinatzeko egiten diren bileretan finkatutako hitzarmenekin bat etorriz.

   Honenbestez, honelaxe laburbil dezakegu Gazte Informazio eta Dokumentazioaren Euskal Sarearen egitekoa: gazte jendeari interesgarria gerta dakiokeen informazio guztia, lan-munduari, hezkuntzari, aisialdiari, astialdiari, eta abarri buruzkoa, hurbiltzea.

Informazio hori guztia sare hau osatzen duten jendaurreko bulegoetan ematen da zuzenean, edo sarearen gazte informazioaren web orriaren bidez.

Informazio gehiago:

Azken eguneratzea: 2016/12/30