Gantzabal mendia hobia (Amorebieta-Etxano, Bizkaia)

KOKAPENA Gantzabal mendia, Amorebieta-Etxano (Bizkaia)
BIKTIMAK 1
IDENTIFIKATUTAKO BIKTIMA-KOPURUA 1
DATA 2008ko uztailaren 26a

Eloy Bengoechea Lecuona (1907 Hondarribia, Gipuzkoa – 1937 Amorebieta-Etxano, Bizkaia) trenbideetako langilea lanbidez, gudan hil zen 1937ko maiatzaren 9an. 2008ko uztailaren 26an bere gorpuzkiak lurpetik atera eta bere familiari eman zitzaizkion.

Alfredo Irustak, Muskizko bizilagunak, Aranzadi Zientzia Elkarteari jakinarazi zion bi miliziano zeudela lurperatuta Ganzabal mendian, “kota 333” izenez ezagutzen zen kokapeneko lubakitik hurbil. Aranzadiko hainbat kide joan ziren bertara, 2008ko apirilaren 30ean. Une hartan, hezur-hondarrak eta identifikazio-txapa bat aurkitu zituzten, azken hori 71.228 zenbakikoa. Zenbaki horri esker identifikatu ahal izan zen biktima, dokumentazioaren bidez. Hala, bere senideak aurkitu eta haiekin harremanetan jarri ahal izan zen.

Gorpuzkiak 2008ko uztailaren 26 goizean zehar atera ziren hobitik, eta bertan izan ziren Juan Carlos eta Esther Bengoetxea, Eloy Bengoetxea Lekuonaren bilobak.

Lursailak banatzen zituen harrizko hormatik (lubakiaren parapetoa osatzen zuen hartatik) 150 zentimetrora, zentimetro gutxiko sakoneran zeuden hondarrak. Gorpuzkien kontserbazio-egoera eskasa zen, eta, ondorioz, azterketa antropologikoa mugatuta egon zen.

Hondarrekin lotuta, identifikazio-plakaz gain, hainbat objektu berreskuratu ziren beren jantzietatik: gerriko bat edo botoiak, esaterako. Halaber, janariarekin lotutako elementuak ere aurkitu ziren, lata-irekigailua edo koilara kasu, bai eta beste munizio-elementu batzuk ere.

Lurperatzea, hormarekin lotuta.

Lubakiaren zeharkako mozketa eta horma.

Identifikazio-plaka.

Identifikazio-txapari esker, biktima identifikatu ahal izan zuten, eta haren senideak aurkitu.

Eloy Bengoechearen gorpuzkiak bere senideei eman zizkieten ekitaldi pribatu batean.