Osasun Saila

Nola hedatzen da birus hau?

(COVID-19) Koronabirus berriaren inguruko galdera eta erantzunak

Infekzioa 5 mikratik gorako arnas tanten bidez eta infektatutako pertsonen jariakinekiko zuzeneko kontaktuaren bidez transmititzen da nagusiki, pertsonatik pertsonara. Hala ere, ez dirudi bi metrotik gorako distantzian transmiti daitekeenik.

Kontaktua zuzenekoa izan daiteke, edota eskuetan edo beste objektu batzuetan (hala nola teklatuan, saguan, barandetan eta txanponetan) egon daitekeen material kutsatuaren bidezkoa. Horregatik, oso garrantzitsua da eskuak maiz garbitzea.

COVID?19a duten pertsona askok sintoma arinak baino ez dituzte. Bereziki, gaixotasunaren lehen etapetan gertatzen da hori. Eztul arina baino ez duen eta gaixorik sentitzen ez den pertsona batengandik kutsatzeko arriskua dago. Informazio batzuen arabera, sintomarik ez duten pertsonek ere transmiti dezakete birusa, baina ez dakigu zer maiztasunarekin transmititzen duten.

Infekzioa baieztatu ahal izateko modu bakarra laborategiko probaren bidez da.Egungo egoeran, proba horiek kasu jakin batzuetara mugatuta daude.

Herritarrei, oro har, gomendatzen zaie, arnas sintomekin hasiz gero, telefonoz kontsulta egin dezatela euren lehen mailako arreta-zentroan. Han, argibide egokiak emango dizkiete.

Bai. Arnas birusak transmiti daitezke eskua eman eta, ondoren, begiak, sudurra eta ahoa ukitzean.Hobe da esku-keinu batekin agurtzea, 1-2 metroko gutxieneko distantziari eutsiz betiere.

Ez. Eskuak maiz garbitzeak babes handiagoa ematen du COVID-19 kutsatzeko arriskuaren aurrean gomazko eskularruak erabiltzeak baino.Eskularruak jantzita eramateak ez du kutsatzea eragozten. Izan ere, haiek jantzita dituela batek aurpegia ukitzen badu, kutsadura eskularrutik aurpegira pasatzen da eta horrek infekzioa eragin dezake.

COVID-19ak infektatutako maskoten kasuak izan badira ere, orain arte ez dago frogarik edozein maskotak gizakiei transmititu diezaiekeela erakusten duenik.

Ziurtatu uneoro elikagaietarako higiene-jardunbide egokiak betetzen dituzula.Kontuz erabili haragia, esnea edo gordinik dauden animalien organoak, kozinatu gabeko elikagaiak ez kutsatzeko, eta ez kontsumitu animalien produktu gordinak edo gutxi kozinatuak.

Kutsatutako pertsona baten gorozkiak ukitzeagatik COVID-19arekin kutsatzeko arriskua txikia dela dirudi.Hasierako ikerketek birusa kasu batzuetan gorozkietan egon daitekeela dioten arren, bide horretatik hedatzea ez da agerraldiaren ezaugarri bereizgarrietako bat.Osasunaren Mundu Erakundeak COVID-19 hedatzeko moduei buruz abian diren ikerketak aztertzen ari da, eta emaitza berrien berri ematen jarraituko du.Dena den, hori arrisku bat denez, beste arrazoi bat da eskuak maiz garbitzeko komunera joan eta gero eta bazkaldu aurretik.

Azken aldaketako data: