"GALDAMES II" meatzaritza-eskubidea (12.793 zk.) eta "GALDAMES II AMPLIACIÓN" meatzaritza-eskubidea (12.807 zk.)
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen IB eranskineko 6.1 atalean eta erauzketa-industrien hondakinak kudeatu eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, Galdameseko udal-mugartean kokatutako «GALDAMES II» (12.793 zk.) eta «GALDAMES II AMPLIACIÓN» (12.807 zk.) izeneko C) sekzioaren ustiapen-emakiden GALDAMES II harrobia ustiatzeko eta leheneratzeko proiektuaren eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren informazioa jendaurrean jartzeko izapidea abiarazten du. Proiektu hori Áridos y Canteras del Norte SAk sustatu du, emakiden titular gisa, ekainaren 19ko 111/2012 Dekretuari erantzuteko (dekretu haren bidez, Galdameseko Arenaza I haitzuloa (Bizkaia), monumentu-multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko espedientea Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legeak agindutakora egokitu zen, eta mugaketa berria, deskribapen berria eta babes araudi berriak ezarri ziren).
Azken aldaketako data: