Finantza-Kontrol Iraunkorra
- Erakundea:
- Ogasuna eta Finantzak
Deskribapena
Helburua
Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan ekonomia- eta finantza-kontrola eta kudeaketa-kontrol iraunkorra egiteari buruzko Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan ekonomia- eta finantza-kontrola eta kudeaketa-kontrol iraunkorra ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritakoaren arabera.
Kontrol ekonomiko-finantzarioa eta kudeaketa-kontrol iraunkorra egiteko modua
Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontrol iraunkor hori modu jarraituan egingo da, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariak hastea erabaki ondoren. Jarduera horien kontrola jarduerarekiko denbora-hurbiltasunaren printzipioan oinarrituko da.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariak jarraibideak sinatuko ditu. Jarraibide horien arabera definituko dira lan-programak eta zehaztuko dira programa horiek ezartzeko beharrezkoak diren alderdiak.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrolari buruzko informazio eguneratua eta xehatua jaso beharko du, Bulegoak berak erabakitzen duen moduan eta aldizkakotasunarekin. Era berean, kontrol hori behar bezala egiteko, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak behar duen informazioa eskatu ahal izango die edozein unetan kontrol horren mendeko erakunde eta pertsonei, eta, hala badagokio, behar diren egiaztapen materialak egin ahal izango ditu.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoari atxikitako finantza-kontroleko arduradun eta teknikariek egingo dute kontrola.
Kontrol-lanak kontrolatu beharreko erakundeen bulegoetan bertan egin ahal izango dira, jardueraren izaerak edo baldintzapenek hala gomendatzen dutenean.
Kontrol-txostenak
Ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 19.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, behin betiko txostenak egin aurretik, behin-behineko txosten bat bidaliko zaie erakundearen gobernu-organoei, hark egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan, jasotzen duenetik 15 egun igaro baino lehen.
Ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 19.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, behin betiko kontrol-txostenak erakunde publikoaren gobernu-organoei eta atxikita dagoen saileko titularrari bidaliko zaizkie.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ogasuna eta Finantzak / Ogasun eta Finantzetako Sailburua > Kontrol Ekonomikoko Bulegoa
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
EUSKO JAURLARITZA
Ogasun eta Finantza Saila
Kontrol Ekonomikoko Bulegoa
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
e-maila: OCE-FkiAraba@euskadi.eus
Kodea
1266001